Milaka lagun bildu dira Donostian etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioan
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, manifestazio jendetsua egin dute larunbat eguerdian Donostian, etxebizitzaren negozioaren aurka eta etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde.
Boulevard zumardian hasi eta amaitu den manifestazioan, milaka lagun bildu dira, hainbat higiezin-agentzia eta banku-bulego seinalatu dituzte, eta "Etxegabetze guztiak eten", "Etxebizitzen prezioak jaitsi" eta "Filtro arrazistei ez" zioten kartelak ikusi ahal izan dira.
Manifestazioaren amaieran irakurri duten mezuan, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitoratu du etxebizitza "langile klasea pobretzearen funtsezko faktore" bihurtu dela. Antolatzaileen arabera, prezio gero eta altuagoak, alokatzeko edo erosteko zailtasunak eta etxegabetzeen gorakada egiturazko arazo baten sintomak dira. "Gure miseria haien aberastasuna da", nabarmendu dute.
Sindikatuaren ordezkari batek adierazi duenez, etxebizitzaren krisiak langile klaseari eragiten dio, baina "enpresarientzat eta errentarientzat dena ondo doa". Etxebizitzaren arazoak zenbait kolektiborengan duen eraginari buruz ohartarazi dute, hala nola "gazte langileei, emantzipatu ezin direnei" eta "pertsona arrazializatu eta migratuei, miseria eta higiezinen arrazakeriari aurre egiten dietenei".
Karla Pisano Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren bozeramaileak manifestazioa abiatu aurretik hedabideei azaldu dienez, gaurko manifestazioarekin bi ideia nabarmendu nahi izan dituzte. Batetik, azken hilabeteetan "etxebizitzaren arazoak okerrera" egin duela, eta, "ondorioz, kezka soziala eta mobilizazio sozialak handitu eta ugaritu" direla. Horrekin lotuta, "kezkaz" ikusten dute "zenbait alderdik nola baliatzen dituzten kezka eta mobilizazio horiek etxebizitzen negozioa finantzatuko duten neurriak aurkezteko", "neurri-sozial" gisa aurkeztuta maiz.
Adibideak ere jarri ditu, esaterako "jabeentzako % 100erainoko salbuespen fiskalak" edota "eraikuntza ziklo berri bat abiatzeko erabiltzen ari den diru publiko izugarria". Horren harian ohartarazi duenez, "sinetsarazi nahi digute etxebizitzaren arazoaren erroa eskaintza falta dela, eta eskaintza hori sustatzeko etxebizitzaren negozioa finantzatu behar dela, eta, are gehiago, diru publikoz finantzatu behar dela".
Hori horrela, Sindikatuaren ustez, etxebizitzaren arazoaren konponbidea ez da etorriko etxebizitzaren negozioa finantzatzetik, negozio horren mozkinak murriztetik baizik. "Ez dago erdibiderik: edo etekinak murrizten dira edo gure bizi baldintzak ez dira hobetuko", adierazi du.
Etxebizitza Sindikaturen arabera, etxebizitzaren arazoari irtenbide iraunkor eta unibertsala emateko, ezinbestekoa da sektorea desmerkantilizatzea: "Etxebizitzaren arazoarekin bukatzeko modu bakarra gizarte berri bat eraikitzea da, non etxebizitza ez den merkantzia bat, eta baliabideak behar sozialen arabera planifikatzen diren".
Horrez gain, etxegabetze guztiak etetea, etxebizitzen prezioak jaistea eta desokupazio enpresak desmantelatzea ere eskatu dute, baita turistifikazioaren aurkako neurri eraginkorrak eta kalitatezko etxebizitza doako eta unibertsala bultzatzea.
Babes zabala
'Etxebizitzaren negozioari ez' eta 'Enpresari zein politikarien eskutik ez da irtenbiderik etorriko' lelopean deitutako manifestazioak babes zabala jaso du azken egunotan.
Arrazakeriaren aurkako 20 eragilkek baino gehiagok, esaterako, etxebizitzaren merkatuan jasaten duten arrazakeria salatu zuten martxoaren 29an, eta gaurko manifestaziora joateko deia egin zuten.
Martxoaren 31n, esku-hartze sozialean lan egiten duten 200 gizarte langilek baino gehiagok manifestua aurkeztu zuten, etxebizitzaren arazoa gordintzeak euren sektorean dituen ondorioak salatzeko, eta aurrekoek bezala, manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.
Sortze prozesuan den Nafarroako Etxegabetzeen aurkako Suhiltzaileen Plataformak ere bat egun zuen deialdiarekin, eta babesa adierazi dute, halaber, gazteen esparruko eragile ugarik, gazteen emantzipazioaren arazoa salatzearekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, programazioaren zati batekin airean, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.