Euskal gazteek nahiago dute etxea erosi alokairuan bizi baino
Euskal Autonomia Erkidegoko gazteek nahiago dute lehen etxebizitza jabetzan erosi, ostiral honetan argitaratu den EITB Data ikerketaren arabera. Hain zuzen ere, emantzipatu diren 18 eta 34 urte bitarteko gazteen % 52,4k etxebizitza bat du jabetzan. Kontrara alokairu-erregimenean % 44,5 bizi dira eta % 3,4 beste egoera batean daude.
Alokairua ez da gazteen nahita aukeratzen duten bizitzeko modua izaten. Azterlanaren arabera, erregimen horretan bizi diren gehienak "erosi ezin dutelako" bizi dira modu horretan. Hain zuzen ere, % 81,8rentzat alokairuan bizitzeko arrazoia da etxe bat erosteko errenta propio nahikorik edo egonkorrik ez izatea. Eta beste % 10ek uste du alokairua aldi baterako irtenbidea dela, etxebizitza bat erosi arte.
Erosketa alokairua baino nahiago izateko arrazoietako bat prezioa da. Izan ere, alokairu-erregimenean bizi diren euskal gazteek batez beste 638 €-ko errenta ordaintzen dute hilean, hipoteka baten hileko kostua baino 60 euro gehiago.
Etxebizitza librea eta bigarren eskukoa
Etxebizitza bat erosten dutenek berriz, merkatu librera jotzen dute hein handi batean azterlanaren arabera. Bertan zehazten denez, 18 eta 34 urte bitarteko pertsona emantzipatuen artean, % 88k merkatu librean erosi du bere lehen etxea eta % 12 soilik bizi da etxebizitza babestu batean.
Halaber, gehiengo handi bat, 10etik 8, bigarren eskuko pisuetan bizi dira eta horietatik erdiak (% 50,7) 50 urtetik gorako antzinatasuna duen etxe bat du bizileku.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.