Bilboko metroak San Mameseko geltokia itxiko du Europa Ligako finalaren egunean, 15:00etatik
Bilboko metroak San Mameseko geltokia itxiko du Europa Ligako finalaren egunean, hau da, maiatzaren 21ean -asteazkena-, 15:00etatik aurrera. Segurtasun arrazoiak tarteko egingo dute itxiera, eta Indautxu, Deustu eta Moyua izango dira alternatibak.
Gainera, metrotik ohartarazi dute gainerako geltokietan ere itxiera partzialak egingo dituztela jende pilaketak atzematen badituzte, pertsonen segurtasuna helburu.
Tottenham eta Manchester United talde ingelesek San Mamesen jokatuko duten finala dela eta, metroak zerbitzu berezia jarriko du martxan, egun horretarako espero den garraio eskari handiari erantzuna emateko.
Zerbitzu berezi hori partidaren amaieran hasiko da (partidak luzapena edo penaltiak izan arren), goizaldeko 03:00ak arte.
Hain zuzen ere, partidaren amaieratik 01:15era, trenen maiztasuna ohikoa baino bi aldiz handiagoa izango da: 7,5 minutukoa enbor komunean, eta 15 minutukoa Ezkerraldera edo Eskuinaldera joateko. Handik 03:00etara, aldiz, 15 eta 30 minutukoak izango dira.
Pertsonen joan-etorria arinagoa izateko xedez, Barik txartela edo tiketa eskutan eramatea gomendatu dute Metro Bilbaotik. Era beran, txartela kargatu edo tiketa erosi behar bada, aldez aurretik egiteko dei egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrantza-sektoreak belaunaldi-erreleboa behar du
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun