62 urteko motorzale bat hil da Iguzkitzan, furgoneta baten aurka talka eginda
62 urteko motorzale bat hil da ostegun arratsalde honetan Iguzkitzan, NA-1110 errepidean, furgoneta baten aurka talka eginda.
SOS Nafarroak 13:38an jaso du ezbeharraren abisua, eta gertakarien lekura mobilizatu ditu Lizarrako parkeko suhiltzaileak, inguruko mediku taldea, anbulantzia medikalizatu bat, anbulantzia konbentzional bat, helikoptero medikalizatu bat eta Foruzaingoaren Trafikoko patruilak, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Ezbeharra Azketako kontzejuan, Iguzkitzako udal mugapean, dagoen NA-1110 (Galar-Viana) errepideko 42,4 kilometroan gertatu da, eta motorzaleak aurrez aurre egin du talka auto batekin.
Mobilizatutako larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin motorzalea salbatzeko, eta 62 urteko gizona lekuan bertan hil da.
Gizonaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoko Argiketen Brigadako kideak ezbeharraren izapideak egiten ari dira.