UNIBERTSITATEA ETA BERRIKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko dirulaguntzak bideratuko ditu Unibertsitateko ikerketa-taldeentzako

Unibertsitateko ikerketa taldeentzako deialdi berriak (2026-2030) % 20ko aurrekontu igoera izan du, eta 250 proiektu finantzatzea ahalbidetuko du.
18:00 - 20:00
Perez Iglesias: ''Karga burokratikoa murrizten ari gara, konfiantzaren printzipioa aplikatuz''

Euskal Unibertsitate Sistemako (EHU, Deustuko Unibertsitatea eta MU) ikerketa-taldeei zuzendutako 2026-30 deialdia zabalik dela iragarri du astelehen honetan Eusko Jaurlaritzak, 50 milioi euroko aurrekontuarekin. 

Aurreko deialdiak 42 milioi euroko aurrekontua izan zuen, eta, hortaz, % 20ko igoera izan du. Aipaturiko zenbatekoa 4.000 ikertzaileren lana sustatzeko eta 250 proiektu finantzatzeko erabiliko da ezagutzaren alor guztietan —zientzia esperimentalak, gizarte zientziak, arteak eta humanitateak, ingeniaritza, arkitektura eta osasun zientziak).

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Unibertsitateko ikerkuntzara bideratutako dirulaguntza deialdi berria aurkeztu du, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Gaurko ekitaldian, Juan Ignacio Perez Iglesias sailburuak, Adolfo Morais sailburuordeak eta Amaia Esquisabel Zientzia Politikako zuzendariak parte hartu dute.

Gaur-gaurkoz, 223 ikerketa talderi ematen die laguntza Jaurlaritzak. Aurreikuspenen arabera, hurrengo deialdiak, lau urtean, 400 milioi euroko eragin ekonomikoa izango du.

Emakume ikertzaileen lidergoa bultzatuko da eta dibulgazio zientifikoak garrantzia hartuko du ebaluzio irizpide gisa.

Halaber, lan karga burokratikoa arinduko da, prozesua bizkortu eta parte-hartzea errazteko asmoz. Gainera, ikerketa taldeeen kalitate zientifikoa eta ibilbidea lehenetsiko dira, metatutako merezimenduen gainetik.

Euskal Unibertsitate Sistemako (EHU, Deustuko Unibertsitatea eta MU) ikerketa-taldeek uztailean eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X