SEXU ESPLOTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

19 pertsona atxilotu eta 34 emakume askatu dituzte sexu-esplotazio sare bat desegiteko operazioan

Atxiloketak hainbat herri eta hiritan egin dituzte. Euskal Herrian Gasteizen, Bilbon, Basaurin, Zornotzan, Irunen, Iruñean izan dira. Horrez gainera, Santander, Logroño, Zaragoza eta Gironako Figeresera ere zabaldu da operazioa.
20250603210618_operativo-mendeku_
18:00 - 20:00
Sexu-esplotazio sare bateko erakunde kriminal bat desegin dute

Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak polizia-operazio bateratua egin dute Hego Euskal Herrian eta Estatuko hainbat probintziatan sexu-esplotaziorako sare bat desegiteko. Sareak emakumeak erakartzen zituen atzerriko herrialdeetan.

Operazioa azken hilabeteetan egin den handienetako bat izan da. 19 pertsona atxilotu eta 34 emakume askatu dituzte.

Ertzaintzak 10 pertsona atxilotu ditu Gasteizen, Bilbon, Zornotzan eta Basaurin. Garraioaz eta emakumeak eta prostituzioan aritzen ziren pisuak zaintzeko lanak egiten zituzten. 14 emakume ere askatu dituzte, guztiak atzerritarrak.

Bestetik, Polizia Nazionalak 9 pertsona atxilotu eta 20 emakume askatu ditu. Atxiloketa horiek Irunen, Iruñean, Logroñon, Santanderren, Zaragozan eta Figueresen (Girona) egin dituzte.

Miatu dituzten etxebizitza eta lokaletatik atxilotuek erabilitako dokumentazioa, dirua, droga eta ibilgailuak atera dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoan liberatutako emakumeei gobernuz kanpoko erakunde espezializatuen laguntza eman zaie biktima gisa.

Ikerketa 2024ko urtarrilean hasi zen. Horren arabera, atzerrian emakumeak atzeman ondoren, sareak Estatura ekartzen zituen eta liderrek kudeatzen zituzten etxebizitzetan prostituzioan aritzera behartzen zituen. Hainbat sare sozialetako kanalen bidez eskaintzen zituzten emakumeen sexu-zerbitzuak.

Operazioak zabalik jarraitzen du eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea. Atxilotuei hainbat delitu leporatu zaizkie: erakunde kriminala osatzea, gizakien salerosketa, prostituzio koaktiboa, atzerriko herritarren eskubideen aurkako delitua, osasun publikoaren aurkakoa eta kapitala zuritzea. Poliziaren eginbideak amaitutakoan geldituko dira epaileen esku.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X