Klima-aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok muturreko bero-boladei aurre egingo die 2050ean, 47 gradura arteko tenperaturekin

AXA Fundazioak eta CEBEKek 'Bilbo klima-aldaketaren aurrean' izeneko ikerketa aurkeztu dute. Ikerketa horren arabera, beroaldi horiek 2.500 milioi euroko galera ekonomikoak eragin ditzakete.
Beroa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Beroa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

AXA Fundazioak eta CEBEK Bizkaiko patronalak 'Bilbo klima-aldaketaren aurrean' izeneko ikerketa aurkeztu dute. Bertan ohartarazi dutenez, muturreko bero-boladak areagotuko dira, 47 gradurainoko tenperaturekin, eta baliteke 2050erako 2.500 milioi euroko galera ekonomikoak eragitea.

Ingurumenaren Munduko Egunaren testuinguruan, ikerketaren arduradun teknikoek, Rita Echevarriak eta Alvaro Pridak, AXA Climateko adituek, datu publiko eta komertzialetan oinarritutako ikerketaren emaitzak mahai gainean jarri dituzte gaur.

Arriskuen mapa horretan, klima-aldaketak Bilbon nola eragingo duen aztertu da, 30 urtera begirako datu eta agertokiekin. "2050erako, kalkulatzen da Bilbok 3.200 lanordu galduko dituela 25etik gorako tenperatura gradu bakoitzeko", ohartarazi du Echevarriak.

Bestalde, Pridak gaineratu duenez, "batez besteko tenperaturak 44 graduraino igo daitezke 2025erako, eta 47ra 2075erako".

Guggeneim Museoa, egun bero batean. Argazkia: Juan Luis Albaizar Buisan Guggeneim Museoa, egun bero batean. Argazkia: Juan Luis Albaizar Buisan

Hiru arrisku: muturreko beroa, uholdeak eta estres hidrikoa

Bizkaiko hiriburuarentzat "funtsezkoak" diren hiru arrisku klimatiko identifikatu ditu ikerketak: muturreko beroa, uholdeak eta estres hidrikoa.

Ikerketak ohartarazi duenez, euri-jasa handiak ere areagotuko dira, eta, zentzu horretan, hiriko jariatze-sistemen "diseinu zaharkituak" ez du batere lagunduko.

Prezipitazioei dagokienez, Pridak adierazi duenez, "urteko batez bestekoa murriztu daitekeen arren, euri-jasak % 21 gehiago areagotuko dira", eta horrek "uholde larriak izateko arriskua nabarmen handitzea" ekarriko luke.

Gainera, itsas mailaren igoerak eta Bilboko orografiak "mehatxua handitzen dute hiriaren beheko auzoetan".

Beroa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE Beroa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Lehorteak

Estres hidrikoari eta lehorteari dagokienez, Echevarriak esan du hirian "bost aldiz handiagoa" izan daitekeela "ur-eskasia izateko arriskua", lurruntzearen eta euriteen murrizketaren ondorioz, eta horrek "arriskuan jarriko duela tokiko jarduera ekonomikoa".

Horregatik, adituak nabarmendu du beharrezkoa dela enpresek eta sektore ezberdinek klima-aldaketaren ondorioen aurrean "aurrea hartzea eta egokitzapen eta erresilientzia neurriak hartzea".

Txostenak epe laburrera, ertainera eta luzera egokitzeko neurriak proposatzen ditu, fenomeno horien inpaktu ekonomikoa eta soziala minimizatzeko.

Horien artean daude sentsibilizazio kanpainak, hiriko azpiegituren modernizazioa eta kudeaketa hidrikoko estrategia integralak lehorte luzeei aurre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X