Udako ordutegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko metroak gaueko zerbitzua emango du gaurtik irailera arte ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan

Uztailaren 24an eta 30ean eta abuztuaren 14an ere izango du gaueko zerbitzua. Hala, ekainaren 6tik aurrera, etengabeko zerbitzua emango du asteburuetan.
Metro Bilbao. Artxiboko irudia
Metro Bilbao. Artxiboko irudia

Uda ate-joka dugun honetan, Metro Bilbaok jakinarazi du ekainaren 6tik aurrera gaueko zerbitzua emango duela irailera arte ostiral, larunbat eta jai bezperetan. Uztailaren 24an eta 30ean eta abuztuaren 14an ere izango du gaueko zerbitzua. 

Horrela, etengabeko zerbitzua izango da ostiraletik igandera Bilboko metroan, Metro Bilbaok prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Gaueko zerbitzua indartzearekin batera, metroak zeharkatzen dituen udalerrietako udako jaiez gozatzeko aukera eman eta aisialdiko joan-etorriak erraztu nahi ditu garraio konpainiak, horiek baitira azken urteotan gehien handitu diren zerbitzuak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X