Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxeratu egin dute Araban atxilotutako bi lagunetako bat, erakunde jihadistei laguntzea egotzita

Bigarren atxilotua aske utzi dute, kautelazko neurriak ezarrita. Amurrion eta Laudion atxilotu zituzten biak. Terrorismoa goratzea, euren burua doktrinatzea eta doktrinamendu terrorista egitea egotzi diete biei.

Guardia Zibilak Araban jihadismoaren aurka egindako operazio batean atxilotutako pertsona bat espetxera bidali du Auzitegi Nazionalak, eta bigarren atxilotua aske utzi du, kautelazko neurriak ezarrita.

Auzitegi Nazionaleko iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua espetxera bidali dute, erakunde terrorista jihadistei laguntzea leporatuta.

Araban atxilotu zituzten biak, Amurrion eta Laudion, jihadismoaren aurkako operazio batean. 30 bat guardia zibilek parte hartu zuten operazioan, eta hirugarren pertsona bat atxilotu zuten Valentzian.

Terrorismoa goratzea, euren burua doktrinatzea eta doktrinamendu terrorista egitea egotzi diete Araban atxilotutakoei.

Aste honetan, beste bi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Bilbon eta Basaurin (Bizkaia), jihadismoa leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

pedrosa anuncia prueba piloto en cuatro centros escolares para hacer frente al calor extremo en las aulas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X