Osasun Sailak prest du "proposamen integratzaile" bat lankidetza publiko-pribatuaren aferaren aurrean
Euskadiko Osasun Mahaiak azken lan ildoak aztertuko ditu asteazken honetan egiten ari diren bileran. Eta hitzordu honetan korapilo handienetako bat mahaigaineratuko dute: Osasun Zerbitzu publiko eta pribatuen arteko harremana. Alberto Martinez Osasun sailburuak bilerara sartu aurretik iragarri du puntu zailena den honetan akordioa bilatu nahirik prest duela "proposamen integratzaile bat".
Hamargarren bilera-eguna dute gaur foro honetako parte hartzaileek. Bertan, aurreikusitako 24 ildo estrategikoetako azken biak jorratuko dituzte, zerbitzu-zorroari eta lankidetza publiko-pribatuari dagozkionak. Bi gai horietan, talde bakoitzean landutako dokumentuak % 80ko adostasuna eta % 20ko desadostasuna du. Hala, mahaian adostasun hori % 100era eramaten saiatuko dira gaurkoan.
Martinezek jakinarazi duenez, desadostasunak bere horretan jarraituko balu, sailak proposamen "integratzaile" bat prestatu du, alde guztien arteko jarrerak bateratzen saiatze aldera. Osasun sailburuaren hitzetan, proposamenak "lankidetza publiko-pribatuaren estaldura" definitzen du, eta hori martxan jartzeko zorrotz jardungo du, "kopuru, justifikazio, gardentasun eta gauzatzeari dagokienez".
Proposamen honen inguruan adostasuna lortuko dela uste dut Martinezek, baina, egongo ez balitz, gogoratu du hil honen bukaera arteko tartea dutela horretarako.
Albiste gehiago gizartea
Osakidetzan inbertsioa areagotzearen garrantzia azpimarratu du arartekoak, hiritarren kexen aurrean
Ines Ibañez de Maeztuk Osasun Itunaren ostean hartuko diren neurrien esperoan dagoela adierazi du, egoera hobetuko dutenaren itxaropenarekin. "Etxebizitza eskubidearen eraginkortasuna bermatuko duten politika publikoen aldeko apustu irmoa" ere eskatu du.
Scientia School enpresak Pryconsa konpainiari saldu dio Amara auzoko Karmelo ikastetxea hartzen zuen eraikina
Scientia Schoolek azaldu duenez, 2019an erosi zuen ikastetxea, baina "matrikulen kopuruak behera egin zuen etengabe". "Egoera horrek itxiera ekarri zuen", gogorarazi du.
Osakidetzak ordutegiak murriztu eta osasun-zentro batzuk itxiko ditu udan
Aldaketa horiek zentroen % 37ri eragingo diete. ELA eta CCOO sindikatuek udako plangintza kritikatu dute. Osakidetzaren egiturazko arazoek “bere horretan jarraitzen dutela” ziurtatu dute eta “benetako konponbideei heltzeko" negoziazio prozesua hastea eskatu dute.
Red Electricak zentralei egotzi die apirileko itzalaldiaren ardura: "Sorgailuek beren konpromisoak bete izan balituzte, ez zen itzalaldirik gertatuko"
Red Electricak, sistemaren operadoreak, erantzukizuna ez du bere gain hartu eta zentral sortzaileen aurka egin du, ez zituztelako bete kolapsoa saihesteko protokolo teknikoak. Gobernuak, bere aldetik, akats ugari egin zituela onartu egin du. Hala ere, operadorearen plangintza zalantzan jartzen du.
Euskadin ematen diren 10 gorroto-delitutik sei arrazistak edo xenofoboak dira
2024ko Gorroto Istiluen azken Txostenak egiaztatzen du kasuen kopuruak behera egin duela oro har, baina baieztatzen du arrazakeriak eta xenofobiak eragindako erasoak oraindik ere argi eta garbi nagusitzen direla gorrotoaren mapan Euskadin.
Andre Maria Zuriaren jaiek badute kartela
2025eko Andre Maria Zuriaren Jaiak Arabako hiriburuan ospatuko dira, abuztuaren 4tik 9ra.
Abisu horia ezarri dute Euskadin ostiralera arte, tenperaturak 35 gradura iritsiko baitira
Tenperaturak oso altuak izango dira, 27 eta 35 gradu artekoak, gunearen arabera.

Bilbo eta Arrigorriaga arteko RENFEren zerbitzua berrezarri dute, Alvia batek matxura izan ostean
Ezbeharra 07:20 aldera jazo da, Bilbotik ateratzen ari zen Alvia bat Ollarganen geldirik geratu denean, eta ezin izan du zirkulatzen jarraitu.
Orexa, estaldurarik gabe jarraitzen duen herria
Gipuzkoako Orexa herriak Europako zati batek jasandako itzalaldiaren ondorioak pairatzen jarraitzen du: estaldurarik gabe daramatzate zazpi aste. Movistar konpainiak ez die irtenbiderik ematen eta inpotentzia da nagusi herrian.