EZBEHARRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maiatzean Bakion desagertutako gizonarena izan daitekeen gorpua aurkitu dute Asturiasen

Maiatzaren 27an, 52 urteko gizon bat desagertu zen Bakioko hondartzara joan ostean. Euskadiko larrialdi zerbitzuek abisua jaso bezain pronto hasi zituzten desagertua aurkitzeko lanak baina ez zuten lortu. Matxitxakoko lurmuturraren eta Lemoizen artean itsasoan egin ziren miaketak.

Guardia Zibilak 50 urte inguruko gizon baten gorpua aurkitu du Asturiasko uretan. Lehen ikerketen arabera, baliteke maiatzaren amaieran Bakioko (Bizkaia) hondartzara joan zenean desagertu zen pertsona izatea.

Asturiasko Guardia Zibilaren iturrien arabera, hilotza atzo aurkitu zuten, 15:00ak aldera, itsaso zabalean, Lastres-Colunga mendatearen perpendikularrean.

Guardia Zibilaren ontzi bat bertaratu zen, eta gizonaren gorpua berreskuratu zuten. Bakion desagertutako gizonaren deskribapenarekin bat dator.

Gorpuzkiak Oviedoko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zituzten, autopsia eta identifikazio lanak egiteko.

Desagerpena

Maiatzaren 27an desagertu zen 52 urteko gizona Bakioko hondartzara joan eta gero. 

Larrialdi zerbituzk bere gauzak hondarretan aurkitu zituzten eta autoa hondartzaren ondoan aparkatuta, baina ez zegoen bere arrastorik.

Matxitxakoko lurmuturraren eta Lemoizen artean aritu ziren bila baina ez zuten aurkitu.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak parte hartu zuen bilaketa lanetan helikoptero batekin, uretako atalak eta itsasoko Gurutze Gorriak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X