Droga-trafikoan ziharduen sare bat desegin dute Iruñean, eta 18 pertsona atxilotu dituzte
Poliziaren arabera, San Fermin jaietarako egun gutxiren faltan, droga saltzeko 10 salmenta-gune desegitea lortu dute, Iruñea, Barañain, Orkoien, Antsoain eta Jakan. 18 atxilotuei droga-trafiko delitua eta erakunde kriminaleko kide izatea egozten dizkiete.
Polizia Nazionalak eta Iruñeko Udaltzaingoak 18 pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, droga-trafikoan ziharduen sare bateko kide izatea egotzita.
Atxilotuek egitura hierarkikoa zuten eta zereginak banatuta zituzten, bakoitzak berea. Antza denez, Espainiako hainbat tokitatik jasotzen zituzten substantzia estupefazienteak, eta, ondoren, Nafarroako hiriburuko eta inguruetako 10 puntutan banatzen zituzten.
Operazioaren lehendabiziko faseari ekainaren 2an ekin zioten, eta 10 miaketa egin zituzten agenteek Iruñeko, Orkoiengo eta Barañaingo hainbat etxebizitza, trasteleku eta merkataritza-lokaletan; bederatzi gizon eta bi emakume atxilotu zituzten.
Lau egun geroago, 5 miaketa egin zituzten Iruñean, Antsoainen eta Jakan (Huesca), eta bost gizon eta bi emakume atxilo eraman zituzten.
Oro har, 1.126 gramo kokaina, 52.000 euro eskudirutan eta 1.200 gramo urre atzeman dira, bai eta droga aizuntzeko, manipulatzeko eta banatzeko hainbat elementu ere.
Operazio honekin Poliziak adierazi du San Fermin jaien atarian droga saltzeko gutxienez 10 gune desegitea lortu dutela. Atxilotuak, berriz, epailearen esku daude, droga-trafikoko delituak eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gizon bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.