Hiru proiektu lehian, Donostiako Amara-Easo trenbide ingurua eraldatzeko
Lehiaketako lehen saria Amado Martin Padillaren 'Habitar el bosque urbano' lana eraman du. Ander Gortazar Balerdi eta Ibai Usandizagaren 'Kalerik kale plazarik plaza' lanak irabazi du bigarrena, eta hirugarrena Juan Beldarrain Santosen 'Hari berdez hiria josi' lanak jaso du. Proiektua parte-hartzailea izango da, herritarek iritzia eman dezaten.
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak lehiaketa publiko bat jarri dute abian Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aldatu eta Amara-Easoko trenbide inguruko urbanizazioa biziberritzeko helburuarekin. Bost proiektuk irabazi dute, eta lehen hiru proposamenak bigarren fasera igaroko dira. Fase horretan herritarrek iritzia eman ahal izango dute Mugak 2025 arkitektura proiektuan izango den parte-hartze prozesua. Hurrengo udaberrian jakingo dugu zeinek irabazi duen.
Donostiako alkate Eneko Goiak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak, Denis Itxasok, nabarmendu dute proiektu honi esker, "azken bi hamarkadetan Donostiako erdigunean etxebizitza babestuaren inguruko eraldaketa urbanistiko handiena" egingo dela. Modu horretara, Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak "apustu irmoa” egin dute hiriaren erdigunean “etxebizitza babestua eta eskuragarria lehenesteko, hiri-kohesioa eta espazio publikoaren kalitatea uztartuz".
Epaimahai espezializatu batek aztertu ditu lehiaketara aurkeztutako zazpi proposamenak. Arkitektura-, gizarte-, ekonomia- eta hirigintza-irizpideak baloratu ditu eta berrikuntza, kalitate-arkitektonikoa eta hiriaren nortasunarekiko errespetua saritu ditu.
Lehiaketako lehen saria, 50.000 eurokoa, Amado Martín Padillaren 'Habitar el bosque urbano' lanak jaso du. Itxaso sailburuak adierazi duenez, "proposamen garaikide, gazte eta freskoa da, Donostiako hemeretzigarren mendeko bilbea errespetatzen duena". Gainera, “parke handi bat eta erabilera anitzeko 400 etxebizitza inguru eskaintzen ditu. Modernitatea eta errespetu historikoa uztartzen ditu, eta hiri-ehunarekin ongien egokitzen den proposamena da”.
Bigarren saria, 15.000 eurokoa, Ander Gortazar Balerdi eta Ibai Usandizagaren “Kalerik kale plazarik plaza” lanarentzat izan da. “Bokazio metropolitanoa daukan” proposamen “erradikal” gisa definitu dute eta “Europa erdialdeko (Berlin) eta Pariseko Montparnasse dorrearen erreferentziak” dituela azaldu dute. Parke handi bat, ibaiaren ondoko errepidea lurperatzea eta dorre urbano bat proposatzen ditu egitasmo honek.
Hirugarrena, 12.000 eurokoa, Juan Beldarrain Santosen ‘Hari berdez hiria josi’ lanak irabazi du. Sainz de Oizan bilatu du inspirazioa. Eraikin sigi-sagatsu bat aurkeztu du, erdigunean espazio handi bat eta parkean ekipamendua dituena. “Zehastasun handiko” proposamen “errealista” dela azaldu dute eta “etxebizitzen definizioan kalitate arkitektoniko handiak” nabarmentzen duela gehitu dute.
Hauek dira bigarren fasera igaroko diren hiru proposamenak. Helburua izango da HAPOren Aldaketa Puntuala eta antolamendu xehatua garatzeko gai izango den erredakzio-talde bat hautatzea. Gainera, “ikuspegi integratzaile eta jasangarria” izan beharko du, hiria hobeto lotzeko espazio publiko, ekipamendu eta mugikortasun-soluzio berriak irekitzeko aukera eman ahal izateko.
Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da prozesuan. Euskadiko Arkitektura Institutuak iradokizunak jasotzeko erakusketak eta jarduerak antolatuko ditu.
Proiektu irabazleen erakusketa Mugak 2025 biurtekoaren parte izango da. Easo kaleko suhiltzaileen parke zaharrean egongo da zabalik, hiritarrek iritzia eman dezaten.
Obrak 2030ean hasiko direla aurreikusten da eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatuko duen ikuspegi jasangarri eta errealista izango dute. Bai Goiak bai Itxasok azpimarratu dute oso garrantzitsua dela etxebizitzak babestuak eta irisgarriak izatea. "Ez dugu dirurik irabazi nahi, bideragarria izatea nahi dugu", azpimarratu du Goiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.