TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sanferminen amaiera, bitariko batzordea Kataluniarekin eta Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

San Fermin jaiak. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Sanferminetako azken eguna: Iruñeak agur esango die gaur San Fermin jaiei, 'Gaixoa ni' abestuz. Gauerdian, Udaletxeko plazan zain dagoen jendetzak zapi gorria askatuko du bederatzi jai-egunen ondoren. Bien bitartean, jaiak normaltasunez jarraitzen du kaleetan.

- Bitariko batzordea Kataluniarekin: Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Generalitateak finantzaketa singularraren inguruko akordioa ixtea dute helburu gaur egingo duten bitariko batzordearen bileran. Hala ere, balizko akordioak Diputatuen Kongresuaren onespena jaso beharko du. 

Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak: Bilboko Udalak 2025eko Aste Nagusiko kontzertuak aurkeztuko ditu. 11:00etan hasiko den ekitaldian emango ditu azalpenak Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotziak. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu