ISTILUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guardia Zibilak talde ultren manifestazioa geldiarazi du Torre Pachecon

Dozenaka pertsona zeuden bilduta “Herriak bakarrik salbatzen du herria” lelopean.

TORRE PACHECO (MURCIA), 15/07/2025.- Simpatizantes de Podemos y el periodista de Periosidta Libertad Periodista Digital, Bertrand Ndongo (2d), durante la visita que la secretaria general de Podemos, Ione Belarra, ha realizado a Torre Pacheco, junto a otros miembros de su partido, para mostrar su apoyo a los vecinos de la localidad tras los recientes episodios de violencia racista, este martes. EFE/ Morell
Irudia: EFE.

Guardia Zibilak astelehen arratsaldean, Torre Pachecoko udaletxearen aurrean 20:00etarako deituta zegoen manifestazioa egitea galarazi du. Herrian ultra izaerako taldeak daudenez, liskarrik ez izateko hartu dute erabakia.

Operatiboaren gertuko iturrien arabera, agenteek alde egiteko eskatu diete bertaratutakoei, badaezpada. Une horretan, dozenaka pertsona zeuden bilduta “Herriak bakarrik salbatzen du herria” lelopean.

Poliziaren jarduera tentsio handiko giroan gertatu da, baina ez da istilu nabarmenen berri eman eta kontzentrazioa ez da garatu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi