Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irteera Operazio betean, auto ilarak sortu dira zenbait gunetan

San Ignazio eguna den honetan, joan-etorri ugari espero dira gaur errepideetan, udako irteera operazioa dela eta. Aurreikuspenen arabera, 60.000 bat ibilgailuk zeharkatuko dute Biriatuko muga.

trafikoa-biriatu-colas-auto-ilarak-ap8-a8_1920x1080

Auto-ilarak, Biriatun. EITBren bideo batetik hartutako artxibo-irudia

Ostegun honetan San Ignazio jaieguna da Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, hortaz, joan-etorri ugari espero dira errepideetan, udako irteera operazioa dela eta. Aurreikuspenen arabera, 60.000 bat ibilgailuk zeharkatuko dute Biriatuko muga.

Eta goizean goizetik Gipuzkoan izandako lehen gorabeherak konponduta, orain, 13:00etan, Bizkaia aldean dago arazo gehien. Trafiko trinkoa dago A-8an Bizkaian, Kantabriarako norazkoan, baina auto-ilararik ez. Biriatuko mugan ere pilaketa batzuk daudela adierazi du Segurtasun Sailak. 

Arreta, beraz, errepideetako betiko puntuetan: A-8 autobidea Kantabriarako noranzkoan, Armiñongo lotunea, A-1 eta AP-1 errepideen arteko lotunea eta ibilbideko bidesariak. Horregatik guztiagatik, bidaia aldez aurretik planifikatzea, puntako orduetan ibiltzea saihestea eta trafikoaren egoera kontsultatzea gomendatzen da, arriskuak eta itxaronaldiak murrizteko.

Milaka pertsonak gaur dute udako oporretako lehen eguna, eta horrek nabarmen trinkoaraziko du zirkulazioa, batez ere lurraldeko bide-sare nagusietan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Estacion Renfe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak iragarritako garraio-abonu bateratua urtarrilaren 19tik aurrera erabili ahal izango da

Oscar Puente Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa gainerako administrazioekin lan egitea da, hala nola autonomia-erkidegoekin eta udalekin, etorkizunean hiri barruko eta hiriarteko abonuak bateratu zein integratzeko eta garraio-txartel bakarrarekin funtzionatu ahal izateko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala.

Gehiago ikusi