20.000 sinadura, txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako txosnen batzordeek adierazi dute jaigune horiek "arriskuan" daudela, eta ondare inmaterial izendatzeko eskaera sinatzen eta zabaltzen jarraitzeko deia egin dute.
Bilboko Aste Nagusiko txosnen gunea. Artxiboko argazkia.
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako txosna batzordeek 20.000 sinadura aurkeztu dituzte jai-esparru horiek Euskal Herriko ondare immaterial izenda ditzaten. Izan ere, batzordeen iritziz, "arriskuan dagoen eredua baitira", eta TicketBaik "enpresa bezala" tratatzen dietela diote.
2025eko Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko atarian, Gasteizko txosnetako arduradunek ohar bat argitaratu dute, jai-eredu hori "alaitasunez, irmotasunez eta proposamen zehatzekin" defendatzeko.
"Txosnak, gureak, denonak" lemapean, sinadura bilketarako kanpainaren helburua da espazio horiek "herri-kulturaren adierazpen bizi" gisa duten garrantzia agerian uztea, eta ez soilik kontsumo-egitura gisa.
"Txosnak eta jai herrikoiak arriskuan dauden eredu bat dira, tratamendu espezifikorik jasotzen ez badute. Ez dugu nahi enpresa gisa tratatzea", salatu dute, euren izaera komunitarioa eta autogestionatua aldarrikatuz.
Testuinguru horretan, eta TicketBai sistema ez aplikatzeagatik jasotako zigorren ondoren, txosnak behartu egin dituzte tresna fiskal hori ezartzera, lehen aldiz , nahiz eta berretsi duten haien funtzionamendu-logika ezin dela negozio pribatu batekin parekatu.
"Eredu honek irekia, askea, herrikoia eta euskalduna izaten jarraitzea nahi dugu. Tabernako barrak baino askoz gehiago gara", diote, konpromisoan, aniztasunean eta autokudeaketan oinarritutako eredua defendatuz, herri ospakizunek funtsik gabe uzten dituzten dinamiken aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.