Dozena bat baso-sute baino gehiago Espainia kiskaltzen ari dira, eta gutxienez bi hildako utzi dituzte
Sute gehienak Gaztela eta Leonen (5.000 pertsona baino gehiago daude etxetik kanpo) eta Ourensen (Galizia) piztu dira, baina Tres Cantosen (Madril), Navalmoralejon (Toledo) eta Tarifan (Cadiz) ere sute handiak izan dira.
Sutea Las Medulas herrian (Leon). Argazkia: EFE
Suteak Espainiako txoko askotan zehar pitzu dira azken egunetan. Horrela, dozena bat baso-sute baino gehiago daude piztuta, gehienak Gaztela eta Leonen (5.000 pertsona baino gehiago etxetik kanpo) eta Ourensen (Galizia).
Larrialdietako Unitate Militarrak (UME) 1.000 soldadu inguru zabaldu ditu, eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak hainbat baliabide bidali ditu sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.
Eguna hasteko, Babes Zibileko Aurrelarrialdi Fasearen 1. maila indarrean jarri dute, eta baso-suteetarako Koordinaziorako eta Zuzendaritzarako Estatuko Batzordeak premiazko bilera egin du.
Esan bezala, sute asko Gaztela eta Leonen piztu dira. Arratsaldeko azken orduan, Molezuelas (Zamora) inguruan piztutako suteak aktibo jarraitzen du, eta Leon probintziaren hegoaldean herri gehiago hustu behar izan dituzte. Oraingoz, 3.000 pertsona inguru atera behar izan dituzte etxetik, Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzak jakinarazi duenez. Kopuru horri gehitu behar zaizkio Yeres, Las Medulas, Orellan eta Carucedon etxetik ateratako 2.520 pertsonak .
Molezuelas de la Carballedako sutean lanean ari zen boluntarioetako bat hil da erredurek eragindako zaurien ondorioz, Nicanor Sen Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leonen duen ordezkariak baieztatu duenez.
14:50ean, Avilako Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du, uztailaren 28an Cuevas del Valle eta Mombeltran artean piztutako baso-sutea nahita eragin zuela aitortu ondoren. Antza denez, lan interesengatik egin zuen, sua itzaltzeko behargina baita.
Suak gehien kaltetutako beste probintzietako bat Ourense da. Galiziako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du 14:18an, aldi berean piztutako suteen ondorioz.
Oro har, kalte handiena eragin dutenek (20 hektareatik gora kiskali edo etxebizitzak arriskuan jarri dituztenak) 4.350 hektarea inguru kiskali dituzte dagoeneko, Landa Inguruneko Kontseilaritzaren azken kalkuluen arabera.
Era berean, Maceda udalerrian (Ourense) 450 hektarea erre dituen sutea berpiztu da, Uxia Oviedo alkateak ohartarazi duenez. Egoera aztertzen ari dira, A Teixeira herria, asteburuan gertatu zen bezala, hustea beharrezkoa izan daitekeelako.
Hiru brigadista zauritu dira Oimbran (Ourense) izandako sute batean. Azken kalkuluen arabera, 80 hektarea inguruko azalera kiskali du sute horrek.
Bestalde, Maria Jose Gomez Landa Eremuko kontseilariak onartu du Galiziako egoera "kezkagarria" dela, "egunean 40 edo 50 su inguru pizten direlako".
Gainera, Santiago eta Ourense arteko tren zirkulazioa arratsaldean berrezarri dute, 13:45etik itxita egon ostean, As Burgasen trenbidearen inguruan izandako sute baten ondorioz. Renfek eta Adifek horren berri eman dute, eta Galizia-Madril abiadura handiko lineako Ourense eta Taboadela arteko tartea itxi dute.
Bestalde, Udaltzaingoak 16:39an baieztatu du Seixalboko (Ourense) bizilagun batzuk etxetik ateratzen ari direla, sua etxebizitzetatik gertu zegoelako.
Leongo eta Ourenseko sute handiak alde batera utzita, azken orduetan sute bat izan da Tres Cantosen (Madril) , eta pertsona bat hil eta 1.500 hektarea inguru kiskali ditu.
Hildakoa 55 urte inguruko gizon bat da, Soto de Viñuelas urbanizazioan hipika batean lan egiten zuena, eta bere zaldiak salbatu nahian zebilela ustez jasan zituen erreduren ondorioz hil da. Francisco Martin Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak adierazi duenez, sutea arrazoi naturalengatik piztu da.
Navalmoralejok (Toledo) ere jasan du jadanik Extremadurako muga gainditu duen sutea, 3.000 hektarea inguru erre ostean, horietako % 75 alboko erkidego horretan.
Andaluzian, berriz, Antonio Sanz bertako Gobernuko barne kontseilariak iragarri du "zantzu sendoak" daudela Tarifako (Cadiz) Sierra de la Plata parajean piztutako sutea "nahita piztutakoa" izan dela esateko.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.