Baso-suteen erdia baino gehiago nahita eragindakoak izaten dira
Azken orduetan hainbat pertsona atxilotu dituzte baso-sute ezberdinen erantzule gisa, Avilako suhiltzaile bat, kasu, 2.200 hektarea baino gehiago erre baitzituen, antza, lana lortu asmoz.
Baso-sute gehienak gizakiak eragindakoak dira, eta kasurik gehienetan axolagabekeriaren edo istripuen ondorio badira ere, hala nola sasiak garbitzeko makina, txinparta edo gaizki itzalitako zigarrokinaren erruz sortutako suteak, badira nahita edo asmo txarrez piztutakoak ere.
Monica Colmena WWF Españaren Basoak programako teknikariak Radio Euskadiko Ganbara saioan adierazi duenez, baso-suteen erdia baino gehiago nahita eragindakoak dira. Colmenak dioenez, "suteen % 95 gizakiak sortzen ditu, eta ehuneko horren zati handi bat, % 55, eragindakoak dira", eta soilik % 7 dira piromanoek nahita piztutakoak. “Suteon atzean arrazoi ugari dago. Abereentzako larre berriak lortzen dira, adibidez”, nabarmendu du WWF Españaren Basoak programaren teknikak.
Kasurik harrigarriena Avilan gertatu da, suhiltzaile bat atxilotu baitute azken orduetan uztailaren amaieran 2.200 hektarea erre zituen sutea eragitea egotzita. Alfonso Fernandez Mañueco Gaztela eta Leongo presidenteak adierazi duenez, antza, lana lortu nahi zuen eta horregatik eragin zuen sua.
Tarifan, Cadizen, berriz, 300 hektarea erre diren eremu horretan sortu zen sutea ere nahita eragindakoa dela uste dute. Antonio Sainz Espainiako Gobernuak Andaluzian duen ordezkariak iragarri duenez, "susmo sendoak" daude Sierra de la Plata parajean izandako sutea "nahita eragindakoa" izan dela. Horregatik erabaki da zaintza operatibo guztiak indarrean jartzea eta areagotzea.
Suteen ondorioz atxiloketak, baina, ez dute etenik. Muxian, A Coruñan, 63 urteko emakume bat ikertzen ari dira, 5 sute sortzea egotzita. Hainbat lekukok eta argazkik emakumea sutearen fokuetatik gertu kokatzen dute.
Ourensen, berriz, 28 urteko gazte bat in fraganti atxilotu dute, Canibelos mendian hainbat sute eragin ondoren, baita bigarren bat Celanovan. Azken horri beste 20 sute eragin izanda egozten diote.
Zigorrak: 20 urtera arteko espetxe-zigorra
Zigor Kodeak 351. artikuluan jasotzen duenez, pertsonen bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan jartzen duen sutea eragiten dutenei 10 urtetik 20 arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie.
Suteetan arriskurik sortzen ez bada, urtebete eta bost urte arteko espetxe zigorra eta 18 hilabete arteko isuna ezartzea aurreikusten da.
Nolanahi ere agintari judizialek erabakitzen badute sutea larria izan dela eta azalera handi bati eragin diola, edo eremu babestu batean ondorioak izan dituela, hiru urte eta sei urte arteko zigorra jarri ahalko lukete, eta 24 hilabete arteko isuna.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.