SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona hil dira dagoeneko Espainiako suteetan

10.000 pertsona etxetik atera behar izan dira Estatuan suteengatik; Zamora, Leon eta Ourense kiskaltzen ari dira. 30 bat sute aktibo daude, horietatik 14 larriak, eta zortzi autonomia erkidego alertan daude sugarrengatik. 

FOTODELDÍA - A Pobra de Trives (Ourense), 13/08/2025.- Un vecino de la aldea de Pareisás lucha contra en fuego en el incendio forestal que permanece activo en A Pobra de Trives (Ourense). EFE/Brais Lorenzo
18:00 - 20:00

10.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte Espainiar Estatuan suteen ondorioz, eta Gaztela eta Leonen eta Galizian gehienak. Zamora, Leon eta Ourensen hogeita hamar bat sute aktibo daude eta horiek dira fokurik bortitzenak, horietako 14 larriak baitira.

Hiru pertsona hil dira suteen ondorioz. Hirugarrena, Leongo Ospitalean ospitaleratuta zegoen 37 urteko gizonezko bat, Molezuelas de la Carballeda (Zamora) herrian hasi eta Leon probintzia zeharkatu zuen sutearen sugarrei aurre egiten ari zela izandako erreduren ondorioz.

Nicanor Sen Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leonen duen ordezkariak baieztatu duenez, Nogarejasen (Leon) sugarrek erreta hil zen beste gizonarekin batera larri zauritu zen, eta orain hil da. 

Zamora probintzian, igandean Molezuelas de la Carballeda udalerrian hasi eta Leongo muga indarrez gainditu duen suak inoiz Espainiako Estatuan izan den suterik handiena da, datuak jaso zirenetik. Gaztela eta Leongo berrogeita hamar udalerri baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte, eta 10.000 pertsonari aldi baterako babesa eman diete dute La Bañeza, Astorga edo Ponferrada herrietan. Kaltetuen artean, adin guztietako pertsonak daude, 100 urtetik gorakoak, haurrak dituzten familiak eta bertan uda igarotzen dutenak barne. Bi pertsona daude ospitalean, erredura handien unitatean.

Galizian ere egoera kezkagarria da. Haizeak eta orografia zailak zaildu egiten dute sua itzaltzeko lanak, eta Ourense trenez inkomunikatuta geratu da goi-lautadarekin. Probintzia da kaltetuena, 13.000 hektarea baino gehiago daude kiskalita eta herrigune berriak konfinatuta daude sugarrak hurbil daudelako. Uneotan Galizian dagoen bigarren sute handiena Oimbrakoa da, eta sua itzaltzeko lanetan ari ziren hiru udal brigadista zauritu dira arratsaldean.

Caceresen, Jarillako suteak kontrolatu gabe jarraitzen du. Larrialdi zerbitzuak alerta gorenean egon dira goizaldean haize bortitzak direla eta, eta Cabezabellosako bizilagunak ebakuatu dituzte, agintarien aginduei entzungor egin ostean.

Ostegun arratsaldean, hogei bat herrik ebakuatuta jarraitzen dute, eta N625 errepidea itxi dute Leon-Santander artean, Leongo Portilla de la Reina eta Llanaves de la Reina udalerrien artean, Riaño eskualdeko Barniedo de la Reina herrian piztutako baso-suteak aurrera egin duelako.

Era berean, Salamancan, La Alberca udalerrian kaltetutako urbanizazioen konfinamendua altxatu da, inguru horretan berraktibatu zen sutea kontrolpean hartu ondoren. Uneotan kezkagarria den sute bat piztu da Gallegos de Argañanen.

Bestalde, Mallorcako suhiltzaileak Manacorreko eremu batean piztutako baso-sute bat itzaltzen saiatzen ari dira, zehazki, Ma-15etik gertu, araztegiaren parean. 19:30ean, sua kontrolpean hartu dute.

Aurreikuspenak ez dira positiboak: gaurko tenperaturak igotzea espero da eta horrek ez du lagunduko Estatuko eremu zabaletan kritikoa izaten jarraitzen duen egoera arintzen.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X