Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi atxilotu Bilboko diskoteka baten irteeran izandako borroka jendetsu baten ondorioz

Hogeita hamar bat pertsonak parte hartu dute gertakarietan. Osasun-langileek ospitalera eraman dituzte zaurituak, horietako bat atxilotu gisa.

Bi pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilboko Bolueta auzoko diskoteka baten inguruan, borroka jendetsu batean.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria 05:40 aldera jazo da, eta litekeena da 30 pertsona inguru nahasi izana borrokan.

Bi gazte zauritu dira (ebakiak zituzten), eta Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu eta beste hainbat identifikatu ditu.

Bertaratutako osasun-langileek ospitalera eraman dituzte zaurituak, horietako bat atxilotu gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

Panticosa mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jordi Richard mendiko gidaria, Panticosatik: “Azpiko geruza labankor dago, ez dago trinko, eta kontuz ibili beharra dago”

Azken urteotako negurik hotzena eta elurtsuena izatean ari da Aragoiko Pirinioetan eta arriskutsua izan daiteke mendian ibiltzea. Jordi Richard mendiko gidariarekin hitz egin du ETBk, Panticosan gertatu den ezbeharraren ondotik. Gaur bertan, Punta Escarrara igotzen ari zirela buelta ematea erabaki dutela kontatu du. Adi ibiltzeko eskatu du, oraindik ere elur jausiak gertatu daitezkeelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X