Espainiako sute-boladak nekazariak eta ekologistak batu ditu: "Sua neguan itzaltzen da mendiak garbituta"
Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko operatiboen profesionalizaziorik eza eta prekarizazioa dira hainbat eragilek aipatutako beste faktore batzuk.
Pertsona bat A Ruan (Ourense) piztutako baso-sutea itzaltzeko lanetan. Argazkia: EFE
Abuztu honetan Espainian izaten ari den sute-boladak milaka hektarea erre eta hustu ditu. Horren aurrean, suhiltzaileek eta baso-agenteek sektorearen "prekarizazioa" salatu dute, eta nekazariek eta ekologistek, berriz, prebentzio handiagoa eskatu dute.
Horrela, UGT eta CSIF sindikatuetako arduradunek Europa Press agentziari egindako adierazpenetan, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko operatiboen profesionalizaziorik eza eta prekarizazioa deitoratu dituzte. Ildo horretan esan dutenez, oraindik ez dago autonomia-erkidegorik baso-suhiltzaileen oinarrizko Legea aplikatzeko beharrezko izapideak egiten (lege hori 2024ko azaroan sinatu zuten, eta horretara egokitzeko urtebeteko aldi iragankorra eskaintzen zuen).
Horren harian, bai Ekologistak Martxan taldeak, bai SEO/BirdLife Espainiako Ornitologia Elkarteak, lan-baldintza duinak eskatu dituzte suteak itzaltzen dituzten langileentzat, eta hainbat neurri proposatu dituzte suteak saihesteko. Neurri horien artean, baso-masak kudeatzeko eredu bat dago, "nekazaritza eta basogintzako mosaiko bat" sortzen duena, eta hori posible da "oraindik bizirik dagoen landa-mundua dagoen eskualdeetan".
Greenpeacek zabaldu duenez, urtean 1.000 milioi euroko inbertsioa eginez gero, Espainiak 95.000 milioi euro aurrez ditzake sua itzaltzeko lanetan. Horren arabera, diru horrek 9,9 milioi hektarea kudeatu eta salbatuko lituzke, Portugalen edo Espainiaren ia bosten baten antzeko azalera.
Ildo beretik, Global Nature Fundazioak defendatu du badirela zenbait praktika, gero eta ezagunagoak, suteak saihesteko eta ekosistemak lehengoratzeko: abeltzaintza estentsiboa eta artzaintza.
Ekaitz lehorren denboraldia
Cristina Santín Biodibertsitatearen Ikerketarako Institutu Mistoko (IMIB-CSIC) ikertzaileak paisaiak Espainian izan dituen aldaketak aipatu ditu, eta herrialdea "inoiz baino berdeagoa" bada ere, klima-aldaketa dela-eta "lehorte eta beroaldi gehiago" izaten ari dela adierazi du, eta hori "suteetarako konbinazio ona" dela ohartarazi du.
Horri gehitu behar zaio Espainia ekaitz lehorren garaian dagoela, euririk gabeko ekaitz elektrikoak izaten diren sasoian alegia, eta tximistak deskargatzen direla lurrera edo zuhaitzetara. Era berean, giza faktorea aipatu du, suteak istripuek edo arduragabekeriek eragiten dituztelako edo gizakiek pizten dituztelako, zuzenean.
Galera naturalak alde batera utzita –besteak beste, Las Medulas parajekoa, Humanitatearen Ondarea–, sute-bolada honek hainbat zauritu eta hildako ere utzi ditu jada: Soto de Viñuelas urbanizazioan hipika batean lan egiten zuen 55 urteko gizon bat, Tres Cantosen (Madrilgo Erkidegoa); eta beste bi, 36 eta 37 urtekoak, Molezuelas de la Carballedako (Zamora) sutea itzaltzeko lanetan laguntzen ari ziren bi gizon. Oraingoz, Gaztela eta Leon eta Galizia (Ourense, gehienbat) dira suteek gehien jo dituzten autonomia erkidegoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.