Itzulera Operazioa nabaria da: auto-ilara luzeak sortu dira euskal errepideetako hainbat puntutan
Oporretatik buelta askoz ere modu mailakatuagoan egiten denez azken urteotan, bi asteburuz izango dute aktibo dispositiboa: abuztuaren 21etik 24ra, eta 28tik 31ra.
EFEren artxiboko irudi bat.
Abuztua aurrera doa eta etxera itzultzeko ordua gerturatzen ari zaie askori. Hala, gaur arratsaldean ekin zaio Euskal Autonomia Erkidegoan Itzulera Operazioari, 22:00ak arte.
Goizeko lehen ordutik ibilgailuen joan-etorria handia izaten ari da euskal errepideetako hainbat tokitan, eta lehen auto-ilarak sortu dira.
Ertzaintzak EITBri jakinarazi dionez, 13:00etan 3 kilometroko auto-ilarak zeuden Gasteizen, A-1 eta N-622 errepideek bat egiten duten tokian, eta AP-8 autobidean, Biriatun, Baionara bidean.
Hain zuzen ere, pasa den astelehenaz geroztik, auto-ilara luzeak sortu dira egunero AP-8 autobidean, Irunen, Baionara bidean.
Datarik kritikoenak abuztuko azken bi asteburu luzeak izatea aurreikusi du Jaurlaritzak, ostegunetik igandera, hau da, abuztuaren 21etik 24ra eta 28tik 31ra; izan ere, azken urteetan modu mailakatuagoan egiten da oporretatik buelta.
Arratsaldean hasiko da, beraz, lehen asteburu hori. Dispositiboa martxan egongo den egun horietan, seinaleztapen-dispositibo berezia jarriko da Armiñongo lotunean, AP-1 autobidearen eta A-1 autobidearen arteko lotunean, Gasteizerako noranzkoan. Puntu horretan, konoen eta seinale berezien bidez, A-1eko hiru erreietako bat utziko zaie AP-1etik piloka sartzen diren ibilgailuei, segurtasunez eta 80 kilometro orduko abiaduran errepidean sar daitezen.
Beste puntu kritiko batzuetan ere jarriko da arreta berezia, Gipuzkoan, AP-8an, Biriatuko ordailekuan, eta A-8 autobidean, Bizkaiko zatian, trafikoa geldoa izatea aurreikusten da eta, Kantabriatik datozen auto kopuru handiaren ondorioz.
Atzo, urtebeteko haur bat hil zen AP-1 autobidean, Soraluze parean, auto-istripuz, eta sendiko lau kide zauritu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.