Gaskoia irakatsiko diete aurrenekoz haurrei Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan
Irailaren 1ean ekingo diete eskolei Ipar Euskal Herrian eta berritasun nabaria izango da zenbait ikastetxeta aurtengo ikasturtean, izan ere gaskoia irakatsiko diete haurrei aurrenekoz.
Bidaxuneko eskola publikoa eta institutua dira ikastetxeetako bi, eta Samatzekoa da bestea. Astean hiru ordu eskainiko dizkiete gaskoiari horietan.
Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoak bertako bigarren hizkuntz gutxitua sustatzeko egitasmoetako bat da, baina badituzte gehiago ere.
Izan ere, eskoletan ez ezik, Udaletako eta eskolateko langileei ere ematen dizkiete hizkuntza horren eskolak eta hastapen ikastaroak ere antolatzen dituzte maiz.
Gainera, gaskoiera sustazeko, 2018az geroztik eta bi urtez behin La Passem izeneko lasterkaldia ospatzen dute, Korrika eredu hartuta, hizkuntza gutxitu hori sustatzeko.
Okzitanieran du jatorria gaskoiak, eta lau mendez Baionaldeko hizkuntza ofiziala izan bazen ere, gaur egun galzorian dago. 6.000 lagunek menperatzen dute eta 8.000 diote ulertzen dutela.