Aburtok “Gazako genozidio izugarriaren” aurrean Vuelta dela egindako protesta-ekimen bakezaleak ulertzen ditu, ez, ordea, "gizabidegabekeriak"
Gernika-Palestina herri-ekimenak mobilizazioak deitu ditu gaur, Bilbon, Palestinaren alde eta Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurka, Vueltaren testuinguruan.
Vuelta, Nafarroan zehar. Argazkia: EFE
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Radio Euskadin asteazken honetan egindako elkarrizketan adierazi du ulertu egiten dituela Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protesta-ekimen bakezaleak, "Gazako genozidio izugarriaren" aurrean; ez, ordea, "gizabidegabekeriak".
Asteazken honetan iritsiko da Vuelta Bizkaira, eta begi guztiak errepidean jarrita daude; izan ere, Gernika-Palestina herri-ekimenak Palestinaren alde eta Israelgo taldearen presentziaren aurka mobilizatzeko deia egin baitie herritarrei, Gazako egoera salatzeko asmoz. Protesta nagusia 16:00ak aldera izango da, Kale Nagusian, txirrindulariek helmugatik egiten duten lehen itzulian.
Aburtok nabarmendu du ez dagoela protestekin kezkaturik eta ulertzen duela "Palestinako banderak" ibilbide parean zabaltzea, Israel Gazan eragiten ari den genozidio izugarriaren aurrean. Baina gaitzetsi egin du gizalegearen aurkako edozein jarrera, horrek "Bilboren irudi txarra emango lukeela" arguadiatuta. Hala ere, Bilboko alkaterak uste du lasterketa normaltasunez burutuko dela Bizkaiko hiriburuan.
Azken egunotan, Vuelta, kirol ekitaldi handia izateaz gainera, aldarrikapenen erakuslehio ere bihurtu da. Atzo, esaterako, Nafarroan zehar egin zen 10. etapan, Palestinako banderak ikusi ziren nonnahi errepidean, eta bi manifestari identifikatu zituzten, errepidera jauzi egin zuten eta, lasterketa geldiarazteko asmoz, Irunberri parean.
Zure interesekoa izan daiteke
Celtako zaleek azazkalak margotu dituzte Borja Iglesiasen alde, futbolariak Sevillan jasotako irain homofoboak salatzeko
Sevillaren aurkako partida bukatu zenean, Sanchez Pizjuanen jokalariak jaso zituen irainen aurrean, gaurko Balaidosko norgehiagokara azazkalak margotuta joatera animatu zituen klubak jokalari eta zaleak. Iglesiasek berak urteak daramatza homofobiaren aurka borrokatzen, eta azazkalak margotuta eramatea izan da bere ezaugarrietako bat.
Auzitegi Gorenera jo du Kermanen familiak Arabako Auzitegiak haren hilkeren "larritasuna murrizten" duela iritzita
Azaroan behin-behineko askatasuna eman zioten erasotzaileari eta epaiketa labur bat egingo zela ebatzi zuen Arabako Auzitegiak, instrukzio epaitegiaren iritziaren kontra.
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.
Afrikako Kopako finala pasioz biziko dute Bilbon
San Frantzisko auzoan bizi diren senegaldarrak eta marokoarrak ilusioz gainezka daude igandeko partidaren zain. Ia guztiek dute planen bat pentsatuta. Baina, batez ere, giro bikainean bizitzea espero dute, oso ondo konpontzen diren bi zaletu-talde baitira.