Israel-Premier Tech taldeak herrialdearen izena ezabatu du txirrindularien maillotetik
Israelgo txirrindulari taldeak "segurtasun neurri" gisa justifikatu du aldaketa, Palestinaren aldeko etengabeko protesten aurrean.
Israelgo taldearen izenik gabeko maillota. Argazkia: Israel-Premier Tech
Israel-Premier Tech taldeak herrialdearen izena bere txirrindularien maillotetik kendu du. Hala, Espainiako Itzuliko 14. etapatik aurrera, Premier Techen monograma bakarrik eramango dute, Israelgo taldeak jakitera eman duenez.
Sare sozialetan iragarri dutenaren arabera, "txirrindularien eta tropelaren segurtasuna lehenesteko" hartu du taldeak, lasterketan gertatzen ari diren protesten aurrean. Taldeak azpimarratu duenez, neurriak bat egiten du bere irudi korporatiboari buruzko aldez aurreko erabakiekin.
Lasterketa behin baino gehiagotan eten dute Palestinaren aldeko protestek; azkenengoz, Angliruko etapan. Bertan, 30 segundo inguru eten zen, manifestari talde batek pankarta bat errepidean zabaldu zuenean. Aurretik, Bilboko etapako azken hiru kilometroak bertan behera utzi zituzten, "segurtasun arrazoiak" argudiatuta".
Horrenbestez, orain arte taldearen izen osoa erakusten zuen maillotak ez du "Israel" hitza erakutsiko Espainiako Vueltan. Hala eta guztiz ere, Israelgo taldeak azpimarratu du ez duela aldatuko taldeak lasterketan duen izen ofiziala.
Protesta gehiago Vueltan
Palestinaren aldeko mobilizazio gehiago izan dira lasterketan, gaurkoan Avilesen (Asturias), Vueltako 14. etaparen irteerarekin bat eginez. Ehunka lagunek Palestinako banderak erakutsi dituzte eta "Israeli boikota" eta "Palestina garaile" oihukatu dute.
Protesta horretan, Ovidio Zapico IUren Asturiasko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "Vuelta Palestinak irabazi du", herritarren mobilizazio handia ikusita.
Horrez gain, "Israel egiten ari den genozidioa" geldiarazteko eskatu dio nazioarteari, eta "Asturiasek" taldea kanporatzeko egindako aldarria babestu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute
Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.