Urraulgoitiko suteak egonkor jarraitzen du eta freskatze lanak egingo dituzte gauean
Sutea larunbat arratsaldean piztu zen, eta igande honetako 11:00etan lortu dute egonkortzea. Aireko eta lurreko baliabideek sutea erabat itzali eta lurra freskatzeko lanean jarraitu dute.
Larunbat arratsaldean Urraulgoitin piztutako baso-suteak egonkortuta jarraitzen du, eta gaur gauean Burgete eta Zangozako parkeetako bi brigada egongo dira bertan, freskatze lanak egiten. Astelehenean 07:00etan egingo diete erreleboa.
Nafarroako Gobernuko larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, punturen batean kea dario oraindik lurrari "baina kezkatzeko ezer ez".
19:00ak aldera, sua itzaltzeko lanetan laguntzen aritu diren aireko baliabideak joan egin dira dagoeneko.
Nafarroako larrialdi zerbitzuak Baso Suteengatiko Babes Zibileko Plan Bereziko (INFONA) 1 egoera operatibora igaro dira 15:30ean, Urraulgoitiko baso-sutea egonkortzat jo ondoren, eta dagoeneko ez da behar aparteko bitartekoen lana, 112 SOS Nafarroak jakinarazi duenez.
Sutea larunbat arratsaldean piztu zen, eta igande honetako 11:00etan lortu dute egonkortzea, aireko eta lurreko baliabideek sutea erabat itzali eta lurra freskatzeko lanean jarraitu dute.
Larrialdi zerbitzuak goizean goizetik egon dira lanean sutea itzaltzeko asmoz. Gau osoa eman dute inguruan lau suhiltzaile brigadak sugarrak itzaltzen.
Sua uzta bilduta zuen baina lasto fardoak egin gabe zituen alor batean piztu zen, eta pinuak eta makalak dituen baso-eremu batera zabaldu zen, Santa Fen. Eremu malkartsua da, eta oso zaila da lurrez jardutea; beraz, batez ere airetik saiatu dira sua itzaltzen.
SOS Nafarroaren esanetan, abisua larunbateko 14:19an jaso zuten, eta Zangoza, Cordovilla eta Nabaskoze udalerrietako parkeetako suhiltzaileak bertaratu ziren berehala.
Larunbat arratsaldean, Nafarroako Gobernuaren bi helikoptero eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) zazpi aritu ziren bertan lanean. Hala ere, aireko baliabide guztiak erretiratu ziren iluntze aldera, ingurua ondo ikusteko arazoak izaten hasi zirenean.
Gauean, Lizarrako parkeko brigada bat, Aurizko parkeko beste bat eta Tafallako parkeko bi brigada aritu dira lanean.
SOS Nafarroaren arabera, suhiltzaileak txandaka aritu dira lanean 08:00etatik. Nafarroako Gobernuaren bi helikoptero aritu dira sua itzaltzeko lanetan, eta MITECOren bi helikoptero gaineratu zaizkie goizean.
Ingurumeneko guardak eta foruzainak ere izan dira bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute
Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.