Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek lau edukiontzi kiskali eta auto batean eta etxe baten fatxadan kalteak egin ditu Zorrotzan

Sutea igande goizaldean izan da, Bilboko auzoan, eta ez da inor zauritu.

Sutea izan da igande goizaldean Bilbon, Zorrotza auzoko Fray Juan kalean. Suak lau edukiontzi kiskali ditu, kalteak egin dizkio ibilgailu bati eta 25. atariko fatxada belztu du.

Larrialdietarako zerbitzuek 05:20 aldera jaso dute abisua. Bertara iritsi direnean, sugarrek bertan aparkatuta zegoen auto bat eta eraikinaren fatxadaren zati bat harrapatu dituztela ikusi dute.

Zorionez, ez da inor zauritu, eta kalte materialak bakarrik izan dira. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du sutea nola piztu den argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X