EHUk 247 milioi euroko egitasmoei uko egin die Israelen parte hartzea dutelako
Joxerramon Bengoetxea errektorearen hitzetan, “herri palestinarraren genozidioaren auzia lehentasuna da” EHUrentzat. Gogorarazi du 2024ko apiriletik ez dutela harremanik Palestinan egindako krimenak gaitzesten ez dituzten unibertsitate eta erakundeekin.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) uko egin die Israelen parte-hartzea duten ikerketa-proiektuei. Joxerramon Bengoetxea errektoreak adierazi duenez, biomedikuntzako eta zientzia konputazionaleko egitasmoak dira gehienak eta 247 milioi euroko finantzaketa dute.
Azken hilabeteetan hartu du EHUk proiektu horiei uko egiteko erabakia. Kasu batzuetan “unibertsitateko ikerketa taldeen erabakia” izan da eta, beste batzuetan, “errektoretza taldearen erabakia".
Bengoetxea errektorea prentsaurrekoan agertu da Bilbon Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordearekin eta Asier Blas Ikasleen eta Konpromiso Sozialaren errektoreordearekin batera.
Argi utzi nahi izan du 2023ko azaroaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean ez dela Israelek parte hartzen duen ikerketa-proiekturik sinatu edo berritu. "Palestinako herriaren genozidioaren auzia lehentasuna da gure unibertsitatearentzat", esan du . Horrez gainera, gogorarazi du 2024ko apirilean adostu zutela "Palestinan gizateriaren aurka egiten ari diren krimenak berariaz gaitzesten ez dituzten Israelgo unibertsitate eta erakundeekin harremanak ez izatea eta haustea".
Europako funtsak
Are gehiago, EHUko errektoreak Europako Batzordeari eta Espainiako Gobernuari eskatu die Israelgo unibertsitateak ikerketa, akademiko eta kulturaleko lankidetzara bideratutako funtsetatik kanpo uzteko.
Izan ere, Israelgo ikerketa-taldeek Horizon Europe eta antzerako ekimenetatik funtsak jasotzen dituzte, "Europako ikertzaileen baldintza berberetan, Europaren eta Israelgo Gobernuaren arteko elkartze-akordioa aprobetxatuz".
Bengoetxeak iragarri duenez, EHUko Gobernu Kontseiluak hurrengo bileran aztertuko du enpresekin sinatutako lankidetza-hitzarmen guztietan giza-eskubideak errespetatzeko eta arma-industriarekin harremanik ez izateko klausula bat ezartzea.
Ildo horretan, gogorarazi du duela hilabete batzuk EHUk uko egin ziola CAF enpresarekin, unibertsitateko "bazkide estrategikoarekin", gela bat sortzeari, Jerusalemgo tranbiarako Israeli trenak saltzeko kontratua duelako indarrean. Halaber, EHUn Palestinako ikertzaileentzako ostatu- eta mantenu-beka bat sortzea ere aurreikusten dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.