IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte, Bilboko Fika kaleko homizidioan inplikatuta daudelakoan

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, igandean Bilbon izandako krimenarekin lotura dutelakoan. Azken atxilotuak 28 urte ditu, eta borondatez entregatu zuen bere burua Ertzaintzaren komisarian.

BILBAO (PAÍS VASCO), 21/09/2025.- La Ertzaintza inspecciona unos contenedores cercanos al portal número 7 de la calle Zumarraga de Bilbao, en las investigaciones del fallecimiento de un hombre este domingo en Bilbao tras sufrir heridas de arma blanca en el pecho en el transcurso de un altercado. EFE/Javier Zorrilla

Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du, igandean Bilboko Fika kalean izandako hilketarekin zerikusia duelakoan. Susmagarria, latinoamerikarra, Bizkaiko hiriburuko ertzain-etxean agertu zen, borondatez, eta han atxilotu zuten.

Guztira, Ertzaintzak hiru atxiloketa egin ditu azken orduetan: lehena Bilbon, bigarrena Getxon eta hirugarrena Bilbon, ustezko inplikatuetako batek bere burua entregatzea erabaki zuen eta.

Atxilotuak hiru gizon dira, 31, 21 eta 28 urtekoak, guztiak jatorri latinoamerikarrekoak. Ertzaintzak zabalik du ikerketa, Fika kalean gertatutakoa argitzeko eta atxilotuetakoen parte-hartzearen neurria zehazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X