BULARREKO MINBIZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak 48 urtekoetara zabalduko du bularreko minbizia detektatzeko baheketa

Osakidetzako Protonterapia Unitate berriaren obrak bisitatu ditu Imanol Pradales lehendakariak, eta bertan egin du iragarpena.

Mujer realiza una mamografía

Argazkia: Europa Press

Bularreko minbizia detektatzeko Euskadiko baheketa-programa 48 eta 69 urte bitarteko emakume guztiei zabalduko zaiela iragarri du Imanol Pradales lehendakariak. Hortaz, bi urte lehenago hasiko dira Osakidetzaren baheketan parte hartzen; izan ere, gaur egun lehen proba 50 urterekin egiten da. Lehendakariaren hitzetan, "minbiziaren prebentzioa eta tratamendua gure lehentasuna da".

Biztanleriaren baheketa-programari (xede-biztanleen % 80k parte hartzen dute) eta bularreko minbiziaren tratamendu pertsonalizatuei esker, tumore mota hori izanda bizirauteko tasa % 88koa da 5 urteren buruan, eta emaitza klinikoak eta pazienteen bizi-kalitatea hobetzen dira.

Lehendakariak Donostia Ospitaleko osasun-gunean egin du iragarpena, minbiziaren tratamendurako Euskadiko Protonterapia Unitatea hartuko duen eraikin berria eraikitzeko obretara egindako bisitan.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X