Euskadin adingabeei egindako sexu abusuen biktima ia denak (% 92) neskak dira, eta gehienak, 15 urtetik beherakoak
Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak haurren kontrako sexu abusuen inguruko 88 epai aztertu ditu, 2019tik 2024ra bitartekoak. Halaber, kasu guztietan akusatua gizona zen.
Pertsona bat, lurrean, eserita. Egile-eskubiderik gabeko irudia.
Euskadin sexu-abusuen biktima diren adingabe ia denak (% 92) neskak dira, eta gehienak, 15 urtetik beherakoak, Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak ostegun honetan argitaratutako txosten baten arabera.
Haurren kontrako sexu-abusuen inguruko 88 epai (108 biktima) aztertu ditu, 2019tik 2024ra bitartekoak.
Zehazki, biktima gehien-gehienak 15 urtetik beherakoak ziren erasoak gertatu zirenean (% 88), bostek 15 urte zituzten, eta gainerako zortziak 15 urtetik gorakoak ziren.
Halaber, aztertutako epai guztietan akusatua gizona zen. Hala ere, erasotzailearen profila aldatzen da urtearen arabera. 2019an, akusatu gehienak begiralea, hezitzaileak (14 salaketa) edo familiakoak (9 salaketa) ziren; 2023an, erasotzaile gehienak adingabearen gertuko pertsona bat zen —28 kasutan amaren bikotekidea, senideak edo ezagunak—, eta 2024an erasotzaile gehienak ezezagunak (3 kasu) ziren.
10 kasutik 7,5etan, gainera, erasotzaileak ez zuen aurrekaririk (67, guztira).
Datuek erakusten dutenez, 10 kasutik 6tan epaia iritsi arte bi urte baino gehiago pasa ziren (25), eta solik kasuen % 19,5ean (8) lehen bi urteetan. Azken urteetan, oro har, prozesuen iraupena murriztu egin bada ere, oraindik ere gehienak bi urte baino gehiago luzatzen dira.
Aztertutako kasuek agerian uzten dute kondenak gehiago direla absoluzioak baino. Adibidez, 2023an eta 2024an 75 kondena eta 13 absoluzio zenbatu ziren.
Espainiako Estatuan biktimen % 82,9 neskak dira
Espainiako Estatuari dagokionez, adingabeen aurkako sexu-abusuak biktimak 12 urte dituela hasi ohi dira, batez beste, eta 10etik 8tan neskatoak edo nerabeak dira. Gainera, kasuen % 87,8tan biktima bakarra da.
Estatuan adingabeen aurkako sexu-abusuei buruzko 345 epai aztertu dituzte, 421 biktima, denera.
Hiru kasutik batean hiru urte baino gehiago luzatzen da prozesu judiziala, eta badira epaia izan arte bost urte igarotzen direnak ere.
Sexu-erasotzailearen profilari dagokionez, akusatuen % 98 gizonak dira, eta 10 kasutik 8tan biktimak eta erasotzaileak elkar ezagutzen dute, gehienetan inguruko pertsona bat izaten da.
Gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gaur egun indarrean dagoen sistemarekin, biktima gehienek behin eta berriro kontatu behar izaten dute gertatutakoa. Aztertutako hiru kasutik batean biktimaren testigantza grabatu zen, baina oraindik ez da ohikoa. Gainera, grabatu zen kasuen erdietan baino gehiagoan biktimak berriro deklaratu behar izan zuen.
ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Nola funtzionatzen du sexu-abusuak pairatu dituzten adingabeei arreta integrala emateko Barnahus ereduak?
Hori dela eta, Save the Childrenenek Barnahus eredua (umeen etxea, islandieraz) ezartzearen alde egin du. Aipaturiko metodoak sexu-abusuak jasan dituzten adin txikikoei arreta integrala ematen die, biktima erdigunean jarriz, gertaturikoa behin eta berriro errepikatu behar ez izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.