EBko herrialde handiek ez dute babestu 2040rako emisioak % 90 murriztea. Orain, zer?
Besteak beste, Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Poloniak ez dute babestu Europako Batzordearen proposamena, eta orain arteko EBren lidergo klimatikoa kolokan jarri dute.
Azken boladan lurralde ugaritan izaten ari diren uholdeek, baso-suteek eta muturreko beroak agerian utzi dute klima-aldaketak neurri politikoak baino azkarrago egiten duela aurrera. Denbora luzez, Europar Batasuna erreferentea izan da trantsizio energetikoaren alorrean. Orain, ordea, herrialdeen arteko zatiketak, eta, besteak beste, Txinak martxan jarritako neurriek ezbaian jarri dute haren lidergoa.
2020az geroztik, Europak Klimari buruzko Europako Legea du indarrean, eta, horren arabera, 2030erako berotegi-efektuko gasen isuriak % 55 murriztu beharko lirateke, 2050erako, neutraltasun klimatikoa lortu beharko litzateke, hau da, isuririk ez emititzea.
Joan den uztailean, Europako Batzordeak zuzenketa bat proposatu zuen lege horretarako: 2040. urterako ezarritako murrizketa (% 90) lortzeko bidean tarteko helburu bat sartzea, alegia. EBko herrialde handiak azken helburu horren aurka agertu dira.
Europako Batasunean pisu handia duten herrialdeak daude helburu horren kontra, Alemania, Frantzia, Italia eta Polonia, besteak beste; horrexegatik ez du egin aurrera negoziazioak. Hungaria, Eslovakia eta Txekia Errepublika ere proposamenaren aurka agertu dira, hasieratik.
Hainbat arrazoi daude neurriaren kontra egiteko, alde batetik, faktore politikoak, eta bestetik, ekonomikoak. Politikoki, klima-aldaketa geldiarazteko trantsizioaren aurrean jarrera alderdikoiak daude, eta, adibidez, alderdi eskuindar eta ultraeskuindarretako ordezkari gehiago daude aurreko legealdian baino, klima-politiken kontrakoak, gehienak.
Gainera, ekonomikoki ere gisa horretako neurriek eragin handia dute herrialde baten ekonomian, eta, ondorioz, herrialde askok euren kezka agertu dute.
"Herrialde bateko ekoizpen eta kontsumo eredu guztiak goitik behera eraldatu beharko lirateke, eta, beraz, herrialde batzuek euren herrialdeko sektore jakin batzuetan zer nolako eragina izango duen ondo aztertu nahi dute", adierazi du Jon Sampedro BC3 Basque Centre For Climate Changeko ikertzaileak.
Herrialde batzuek eskatu dute isurien helburua nazioarteko konpentsazio gehiagorekin lortzea, beste batzuek, berriz, denbora eskatu diote Europar Batasunari, eta, noski, badira aldeko ahotsak ere, Espainia, Danimarka eta Herbehereak, kasu.
Kontuak kontu, Estatu kideek zailtasunak dituzte ados jartzeko, eta horrek arriskuan jar lezake EBk orain arte aldaketa klimatikoari aurre egiteko politiketan izan duen lidergoa. Europaren ezaugarri nagusia izan du bloke gisa aritu dela, eta helburu eta erronka handiak proposatu dituela: “Bloke moduan jarduten ez badu, indarra gal lezake”, adierazi du Sampedrok.
Alemaniak eta Frantziak eskatuta, Europar Kontseiluan araudia eztabaidatzea eta onartzea lortu dute; hau da, 27 herrialdeetako estatuburuak eta gobernuburuak elkartzen diren kontseilura. Urriaren 23an eta 24an egingo da Europar Kontseiluaren hurrengo bilkura. Baina zaila dirudi gehienek bat egitea.
Oraingoz, behintzat, 2040rako berotegi gas isurketen kopurua murrizteko planak itxaron beharko du, eta urriaren amaierako bilkuran jarraituko dute eztabaidatzen. Aho batez onartu behar dute araudia, eta zaila dirudi, orain lantzen ari diren zirriborroa ikusita.
Gertatutakoak ere zaildu egin lezake EB sasoiz eta jarrera bateratu sendoz iristea azaroan Brasilen egingo den klimaren inguruko COP30 goi-bilerara.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.