BERNEDOKO UDALEKUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak sexu-askatasunaren aurkako lau salaketa ditu, Bernedoko udalekuetako gertakariak direla eta

Ikerketa judiziala astelehen honetan jarri da martxan, lehen salaketa jarri zenetik ia bost hilabete igaro direnean. EAEko fiskal nagusiak adierazi duenez, maiatzean epaitegira iritsitako polizia-atestatua "linboan" geratu zen.  

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Bernedoko udalekuei dagokionez, lau salaketa ditu erregistratuta Ertzaintzak gaur-gaurkoz, guztiak sexu-askatasunaren aurkako delituak

Ikerketa judiziala irekitzeko aurretiazko izapideak astelehen honetan abiatu dituzte, lehenengo salaketa Gasteizko Instrukzioko 3. zenbakiko Epaitegian sartu eta ia bost hilabetera.

Ertzaintzan lehen salaketa 2025eko abuztuaren 25ean jarri zen, 2021ean eta 2022an Aibagarko udalekuetan eta 2023an eta 2024an Bernedon gertatu omen zenaren berri emateko.

Joan den ostiralean, irailaren 26an, hain justu, hiru salaketa gehiago erregistratu zituzten Laudioko, Gasteizko eta Deba-Urolako ertzain-etxeetan.

Bernedoko udalekura joan ziren haurren familia batzuek egindako salaketen arabera, monitoreak biluzik dutxatzen ziren 13 eta 15 urte bitarteko neska-mutilekin, eta elkarrekin dutxatzera behartzen zituzten.

EITBri egindako adierazpenetan, Maria del Carmen Adan EAEko fiskal nagusiak adierazi du Fiskaltzak komunikabideen bidez izan duela udaleku horietan gertatutakoaren berri, eta maiatzean epaitegira iritsitako polizia-atestatua "linboan geratu" zela eta ez zituztela "aurretiazko eginbideak hasi, derrigorrezkoa den arren".  "Epaitegiari eskatu diogu autoa berehala irekitzeko", gaineratu du.

18:00 - 20:00

Astelehen honetan bertan, irailak 29, jakin da abiatu dituztela aurretiazko izapide horiek. Horrekin batera, Gasteizko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaileak biktimak deitzea agindu du, Ertzaintzaren atestatuan jasotako datuei erreparatuta.  Atestatu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako salaketa jasoko luke, 2024ko tutoretzapeko adingabe baten eta aurreko urteetako kasuak ikertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X