Arabako Foru Aldundia Bernedoko udalekuetako familiekin bildu da gaur
Testigantzak biltzea zen asmoa, gertatutakoa egiaztatzeko eta aurrerantzean jarraitu beharreko bidea zehazteko.
Bernedoko udalekua. Argazkia: EITB
Arabako Foru Aldundiko ordezkariak eta Bernedoko udalekuetan parte hartu zuten adingabeen senideak larunbat honetan bildu dira egoera aztertzeko.
Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, testigantzak bildu dituzte gertatutakoa egiaztatzeko eta aurrerantzean jarraitu beharreko bidea zehazteko.
Sarrea Euskal Udaleku Elkarteak abuztuan Bernedon antolatutako udaleku pribatu batean gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, hainbat familiak salaketa publikoa egin ostean. Salatutakoaren arabera, begiraleek "behartu" egiten zituzten 13 eta 15 urte bitarteko neska-mutilak elkarrekin dutxatzera.
Gainera, EITBk iraganeko erabiltzaileen eskutik jasotako testigantzen arabera, begiraleak ere biluzik sartzen ziren dutxetan.
Aldundiaren esanetan, inoiz ez dute udalekuei buruzko kexarik jaso. Hala ere, beste iturri batzuen arabera, Ertzaintzak abisua jaso zuen aurretik. Iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte-langile batek Poliziari ohartarazi zion hainbat adingabek antzeko gertaerak salatu zituztela.
Bernedoko Euskal Udalekuetako hezitzaileek publikoki adierazi dute "gezurrak, morboa eta sentsazionalismoa" erabili dituztela hedabideetan eta sare sozialetan zabaldutako mezuetan, eta "eraso transfoboak" jasan dituztela dutxa mistoak direla eta. "Inoiz ez dugu inor behartu besteen aurrean biluztera", azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.