Eusko Jaurlaritzak 38 kutxazain automatiko berri jarriko ditu landa eremuko herrietan
Udalerri horiek bete beharko dituzten baldintzak honakoak dira: 300 biztanle baino gehiago izatea, egun hurbilen duten kutxazaina 8 kilometrora edo gehiagora egotea edota urtean 100.000 turista baino gehiago jasotzea.
Datozen hiru urteetan EAEko landa eremuko 38 herritan kutxa automatikoa jarriko da, bertako biztanleek dituzten zerbitzuak hobetzeko. Landa gunea bultzatzeko Eusko jaurlaritzak martxan jarri duen Berosi programaren lehen pausoa da, eta Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurkeztu du astearte honetan, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kutxazain automatikorik ez duten herrien azken zerrenda 60tik gorakoa da. Bertako biztanleek bizi duten finantza-bazterketari aurre egiteko helburuarekin, Gasteizko Gobernuak 1,15 milioi euroko inbertsioa egingo du, 38 kutxazain jartzeko beste horrenbeste herritan.
Udalerri horiek bete beharko dituzten baldintzak honakoak dira: 300 biztanle baino gehiago izatea, egun hurbilen duten kutxazaina 8 kilometrora edo gehiagora egotea edota urtean 100.000 turista baino gehiago jasotzea.
Barredok azaldu duenez, landa eremuetako bizilagunen % 96rengana iritsiko da zerbitzua, eta gainerakoak ere, izango dute zerbitzua hobetzeko aukera.
Landa eremua zaindu, garatu eta bertako zerbitzuak hobetzeko, Landa Garapeneko 2030 Estrategiak eta Lurralde Garapeneko Programak (LDA) jasotzen duten proiektuetako bat da.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Pasaiako 'Beti Aingeru' ontziko tripulazioko kideek ukatu egin dute matxinatu zirela eta patroiari eraso ziotela
Armadoreak atzo emandako bertsioa ukatu bakarrik ez, harengandik jasotako tratua salatu dute. "Zaborra gainera bota zigunean esan genuen ezin genuela gehiago", azaldu dute.
Bernedoko udalekuan egondako hiru adingabe deklaratzera deitu dituzte
Ertzaintzaren atestatuan identifikatuta agertzen diren hiru adingabe deitzea erabaki du auziaren ardura duen Gasteizko Instrukzioko 3. epaitegiak, "biktima-lekuko" gisa deklara ditzaten.
Denboralea gogor astintzen ari da Balear Uharteak
Eivissa eta Formentera uharteetan alerta gorria ezarri dute hamabi orduan metro koadroko 180 litro pilatuko direlako. Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) "kontuz ibiltzeko" eskatu du, "uholdeak eta bat-bateko ur-goraldiak izan daitezkeelako".
Eider Mendoza: "Bernedoko udalekuen kasuan gertatutakoa argitu behar da, inor jomugan jarri gabe, baina arduraz"
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak Bernedoko udalekuen inguruan sortutako "kezka" izan du hizpide, eta nabarmendu du beharrezkoa dela "lehenbailehen argitzea bai udalekuetan gertatutakoa, bai auzitegietan gertatutakoa". Horrez gain, adingabeen familiei babes osoa eman die.

Walk On Project Fundazioak WOP Challenge eta XIII Estropatada egingo ditu asteburuan Bilbon
Zientziaren eta gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketaren aldeko sentsibilizazioa lortu nahi dute, ekitaldi berezien bitartez.
'Johan de Witt' NATOren ontzi ezagunak geldialdia egin du Bilbon
Herbehereetako Errege Armadako 'HNLMS Johan de Witt' ontzi anfibioa Bilboko portuan egongo da urriaren 2ra arte, NATOk Portugalen egindako maniobra batzuetan parte hartu ondoren.
772 kokaina kilo atzeman dituzte Hendaian
Kargamentuak 31 milioi euroko balioa du. Iraileko hirugarren esku-hartzea izan da.
Mendozak Bernedon gertatutakoa "lehenbailehen" argitzeko eskatu du, "inor jomugan jarri gabe, baina erantzukizunez"
"Adingabeez ari gara, eta, horiek babesteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezin du xehetasunik eman", adierazi du ahaldun nagusiak.
"Bazkari solidario hauekin, gorputza eta arima elikatu nahi ditugu"
Bizkaiko 250 sukaldarik osatutako Bisubi Fundazioak 'Utopia Isila' ekimena jarri du abian. Hilean behin, egoera zaurgarrian dauden pertsonaz osatutako talde bat gonbidatuko dute esperientzia gastronomiko batera, jankide horien “gorputza eta arima” elikatzeko helburuarekin. Lagun Artean elkartea gonbidatu dute iraileko otordura.