KILOMETROAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Salto-saltoka" murgildu da Elgoibar festa giroan, ikastolen alde

Kilometroak jaian zirkuitua, agertokiak eta gunea izan ditu Makusik. Horrez, gain, haur, gazte nahiz helduentzako ikuskizunak izan dira egun osoan zehar Elgoibarren.

Kilometroak 2025 jaiaren agertoki izan da gaurkoan Elgoibar, "Salto-saltoka" lelopean, Gipuzkoako ikastolen aldeko hitzordua egin baitute bertan.

Goizetik iluntzera, ekitaldi sorta zabala antolatu dute. Hainbat eszenatoki eta puntu finko prestatu dituzte kontzertuetarako, herri kiroletarako, tailerretarako eta merkatu postuetarako. 

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Elgoibarren ospatutako Kilometroak jaialdian.
18:00 - 20:00

MAKUSIREN GUNE BEREZIA

Eduki eta jarduera ugari: egurrezko jolasak, margotzeko gunea, MAKUSI maskotarekin argazkiak ateratzeko aukera, eta baita klubeko bazkide egiteko aukera ere.

MAKUSIk txoko berezia izan du bertan, eduki eta jarduera ugarirekin: egurrezko jolasak, margotzeko gunea, MAKUSI maskotarekin argazkia ateratzeko aukera, eta baita MAKUSI klubeko kide egiteko aukera ere. 

Gainera, "Go!azen"eko aktoreek musika eta dantza ikuskizuna eskaini dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X