TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafikoa bere onera itzuli da AP-8an Astigarragan, kamioi batek su hartu duelako itxita egon eta gero

Bilborako noranzkoan ere etenda egon da zirkulazioa larunbat goizean, baina bere onera itzuli da eguerdirako.

Kamioi batek su hartu du Aginaztegiko tunelean, AP-8 autobidean, eta errepidea itxita egon da eguerdian Astigarragan (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio, bertatik zihoan kamioi batek su hartu du 11:18an. Gidariak ihes egin ahal izan du eta onik atera da, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Tunelean bertan hartu du su ibilgailuak, baina ezbeharra gertatu eta bi ordura bi errei zabaldu dituzte. 15:45 aldera, ordea, kamioia bertan zegoela eta, errei bat itxita zegoen, baina ez du trafikoan eraginik izan.

Gertakari horren ondorioz, AP-8ko sarbideak itxi egin behar izan dituzte, Irungo noranzkoan, eta Bilborako noranzkoan etenaldiak egin behar izan dituzte, baina trafikoak norabide horretan normaltasuna berreskuratu du berehala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X