IPAR EUSKAL HERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biarritzen bizi den Putinen aurkari baten aurkako atentatua zapuztu dute

26 eta 38 urte bitarteko lau pertsona atxilotu dituzte, plana martxan jarri zutelakoan. Irailean abiatu zuten Errusiako oposizioko kide baten aurkako ekintza-planaren ikerketa.

Vladimir Ossetchkin
Vladimir Ossetchkin, Giza Eskubideen ekintzailea. Argazkia: @Vlad_Osechkin (X)

Frantziako agintariek jakinarazi dutenez, Vladimir Putin Errusiako presidentearen aurkari baten aurkako atentatu bat zapuztu dute, Biarritzen. Ildo horretatik, 26 eta 38 urte bitarteko lau pertsona atxilotu dituzte, plana martxan jartzeagatik susmagarri direnak.

Frantziako poliziek ikerketa abiatu dute jada, gertatutakoa argitzeko asmoz, eta delituzko talde terrorista batean parte hartzea leporatu diete atxilotuei. Ildo horretatik, behin-behineko espetxeratzea eskatu dute haientzat.

Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak oposiziogilearen nortasuna baieztatu ez badu ere, 'Le Parisien' egunkari frantsesak adierazi du Vladimir Ossetchkin Giza Eskubideen ekintzailearen aurkako erasoa zela. 2022an Biarritzen hilketa saiakera bat jasan zuela esan zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

arnaldo otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian

EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X