INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak espetxera bidali du Zarauzko hilketa matxistaren ustezko egilea

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo adierazi zuenez, ustezko hiltzaileak "polizia-aurrekariak ditu genero-indarkeriarekin lotuta".

Zarauzko hilketa matxista
18:00 - 20:00

Igande goizean, epaileak espetxera bidali du Zarauzko hilketa matxistaren ustezko egilea, genero-indarkeria egotzita. Ertzaintzak ostegunean atxilotu zuen susmagarria.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 11:00k aldera eraman dute 47 urteko gizona Azpeitiko guardiako epaitegira, epaile aurrean deklaratzera.

Ostegunean atxilotu zuten, 53 urteko emakume bat hiltzea egotzita. Ertzaintzak bezperan aurkitu zuen haren gorpua, Zarauzko etxebizitza batean, abisu bat jaso ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo adierazi zuenez, ustezko hiltzaileak "polizia-aurrekariak ditu genero-indarkeriarekin lotuta," aurreko bikotekideek salatuta, baina hildako emakumeak ez omen zuen salaketarik jarri.

Iturri beraren esanetan, "noizbehinkako harremana" zuten, baina "azkenaldian askotan ikusi zuten elkar".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi