Ganadu feriak aldi baterako debekatu dituzte Euskal Herri osoan, dermatosi nodularra dela eta
EAEn eta Nafarroan azaroaren 30era arte egongo da indarrean debekua, eta Ipar Euskal Herrian, berriz, azaroaren hasierara arte. Nolanahi ere, egoeraren bilakaeraren arabera, lurralde guztietan debekua denboran luzatzea erabaki dezakete.
Ganadu feriak aldi baterako debekatu dituzte Euskal Herri osoan. Neurri horren bidez, Frantzian okerrera egin duen Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) gaitzaren epidemia geldiarazi nahi dute.
Eusko Jaurlaritzak arratsaldeko azken orduan hartu du erabakia, hiru aldundietako nekazaritza departamenduetako arduradunekin bildu ostean. Ohar batean jakinarazi dutenez, era guztietako abere eta ganadu feriak edo ekitaldiak debekatzea erabaki dute, prebentzio neurri gisa. Gutxienez, azaroaren 30era arte egongo da indarrean debekua, eta egoeraren bilakaeraren arabera erabakiko dute denboran luzatzea edo ez.
Zabaldutako agirian nabarmendu dutenez, sektoreko ordezkariekin bilerak izan ostean iritsi da erabakia. Agindua bihar Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean sartuko da indarrean debekua. Animaliekin egiten diren ekitaldi guztiak debekatu dituzte, txakurrekin eta katuekin egiten direnak izan ezik.
Abere ustiategiei dei egin diete erakundeek, prebentzio neurriak hartu eta gaitzari aurre egiteko aholkuak jarrai ditzaten.
Nafarroako Gobernuak, berriz, goizean hartu du erabakia: ganadu-feriak, lehiaketak eta abere-azokak egitea debekatu du azaroaren 30era arte Foru Erkidego osoan. Ezingo da animalien kontzentrazio eta elkartzerik egin, txakur eta katuenak izan ezik.
Oraingoz, ez da kasurik atzeman Nafarroan. Hala ere, Nekazaritza Departamentuak prebentzio-neurri hori hartzea erabaki du, DNK gaitza A kategoriako gaixotasuna delako Europar Batasunean. Beraz, derrigorrezkoa da gaitza desagerrarazteko neurriak hartzea.
Frantzian egoera epidemiologikoak okerrera egin duelako hartu dituzte neurriok. Bost departamendutan 80 kutsatze baino gehiago zenbatu dituzte, dagoeneko, eta ondorioz, azaroaren hasierara arte mota guztietako abeltzaintza-azokak debekatzea erabaki da; neurri horrek, Ipar Euskal Herri osoari eragiten dio. Oraingoz, Pirinio Atlantikoetan ez da kasurik atzeman.
DNK gaixotasun ez-zoonosikoa da; hau da, gizakiak ez dira kutsatzen ez animaliekin kontaktuan egoteagatik, ezta animalietatik eratorritako produktuak kontsumitzeagatik ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.