Bizkaibuseko autobusek segurtasun-manparak izango dituzte erasoak saihesteko
Azken urtean Bizkaibuseko gidariek eta ikuskatzaileek 67 eraso jasan dituzte, 6 eraso fisiko tartean.
Bizkaibuseko autobusen artxiboko irudia.
Bizkaibuseko autobusek segurtasun-manparak izango dituzte gidarien segurtasuna bermatzeko eta erasoak saihesteko. Horrez gain, ibilgailu-flotak ikusmen artifizialeko teknologiak ere izango ditu, indarkeria-egoerak automatikoki detektatzeko.
Bizkabuseko gidarien eta ikuskatzaileen aurkako erasoak ugaritu ondoren hartu du neurria Aldundiak. Azken urtean 67 eraso gertatu dira, 6 eraso fisiko tartean.
Iragarpena Sonia Perez Ezquerra Garraio, Mugikortasun eta Turismo diputatuak egin du Bizkaiko Batzar Nagusietan. Horren hitzetan, inola ere ez da gaueko zerbitzua kentzeko erabakirik hartu.
2026tik aurrera lizitatzen diren autobusetan ezarriko dute neurria.