Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bost edukiontzi, auto bat, farol bat eta lonja bat erretzea egotzita
Udaltzaingoak hainbat suteren ustezko egilea atxilotu du, Amadeo Deprit kalean sute bat piztu ostean.
Bilboko Udaltzaingoak bost edukiontzi, auto bat, farol bat eta lonja bateko pertsiana erre omen dituen gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larunbat goizaldean atxilotu dute, Amadeo Deprit kaletik Alde Zaharrera bidean hainbat sute izan direla jakin ostean.
San Anton zubiaren inguruan atxilotu dute, 02:00ak aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskiaren zaletasuna Tolosan eta Norvegiarekin duen lotura, Mendifilm jaialdian
Eskia 1906an iritsi zen Tolosara, lan egitera etorri zen norvegiar talde batek ekarri zuen. Kirol horrekiko zaletasuna errotuz joan zen tolosarren artean eta bertan sortu zen Estatuko lehen eski kluba. Mendifilm jaialdian estreinatu den Tras la huella Noruega filmak urteetan zehar izandako lotura kontatzen du.
Auto-ilarak izan dira N-1 errepidean, Legorreta parean, kamioi bat bidetik atera ondoren
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.
Haizeak eragindako kalteen ondorioz, Trapagarango igerileku estaliak aldi baterako itxi behar izan dituzte
Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, Trapagarango (Bizkaia) igerileku estalien itxieraren zati bat erori da, eta itxi egin behar izan dituzte, segurtasunagatik. Zerbitzuaren enpresa esleipendunak iragarri duenez, instalazioetako abonatuak doan joan ahal izango dira Portugalete eta Barakaldoko igerilekuetara, itxierak irauten duen bitartean. Uretako jarduerak eta ikastaroak etenda egongo dira instalazioa berriro ireki arte.
EITB Maratoia kalera irten da Bilbon
Botoi gorria sakatu eta zahartzaro aktibo baten alde dantzan aritu da jendea Bilboko kaleetan. BBK Gizarte Ekintzak bi euro eman dizkio Maratoiari bertan egindako dantza bakoitzagatik.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, taberna bateko langile bati sexu-erasoa egitea egotzita
Iturrien arabera, emakumea bi bezerori establezimendua itxiko zela jakinaraztera terrazara irten zenean, haietako batek parteak ukitu zizkion irmotasunez eta komentario zakarra egin zion.
Arabako lurrikararen jatorriari buruzko hainbat hipotesi dituzte adituek
Lehenengo hipotesia da lurrikara azaleratik gertu gertatu bada, barrunbe handi bat kolapsatu delako izan dela; izan ere, eremu karstikoa da, eta haitzulo ugari ditu. Bigarrenaren arabera, beriz, lurrikararen hipozentroa 5 kilometroko sakoneran badago, Arabako lurpean dagoen gatz poltsa handiaren mugimenduak eragin zezakeen lurraren mugimendua.
EHUko ikasle talde batek gitarra bat egin dio Gatiburi
EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako irakasle eta ikasle talde batek gitarra bat egin dio Haimar Arejita Gatiburen gitarra-jotzaileari, abenduaren 13an, azken kontzertuan jo dezan. Udako gau batean, Boiseko Euskal Jaialdian sortu zen ideia; izan ere, orduko hartan Gatibuk eta Estitxu Garai EHUko errektoreordeak bat egin zuten.
Segurtasun dispositibo handia zabalduko dute Bilbon Athletic-PSG partidaren atarian
Athleticek Paris Saint-Germain hartuko du asteazken honetan San Mamesen, arrisku handiko Txapeldunen Ligako partida batean. Aurreikuspenen arabera, PSGko 2.500 zale baino gehiago bertaratuko dira, eta Ertzaintzak ez du baztertzen Frantziako beste puntu batzuetatik talde ultrak etortzea.
Emakume bat atxilotu dute Barajasko aireportuan, sabel faltsuan bi kilo kokaina ezkutatuta zeramatzala
Azaroaren 26an nazioarteko hegaldia egin eta Madrilera iritsi zen emakumea. Ohiko kontrol batean, agenteei emakumearen erantzunak susmagarriak iruditu zitzaizkien. Emakumeak, azkenean, protesi faltsua kendu zuen, eta ezkutuan zeraman droga agerian utzi.
Gasteizko Askabide klinikaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 21 pertsonak absolbitu egin dituzte
Abortuaren aurkako elkarretaratzeetan parte hartu zuten pertsonak absolbitu egin ditu Gasteizko Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak, koakzio deliturik egin ez zelakoan, ez zutelako sekula "indarkeriaz jokatu" biktima posibleen aurka.