Osakidetzan osasun-arreta jasotzen ari diren Gazako bost adingabeak egoera kliniko egonkorrean daude
Adin txikiko horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean artatzen ari dira, bi Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta bat, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. 5 hilabete eta 9 urte bitarteko haurrak dira, eta traumatismoak, kardiopatiak, urdail-hesteetako arazoak eta gaixotasun hematologikoak dituzte, besteak beste.
Gazako bost adingabeetako bi Donostiako Unibertsitate Ospitalean artatzen ari dira. Artxiboko argazkia: EFE
Atzo, Osakidetzan osasun-arreta jasotzen hasi ziren Euskal Autonomia Erkidegora iritsitako bost haur gazatarrak. Lehen balorazioak egin ondotik, bostak osasun-egoera egonkorrean daudela nabarmendu dute horien jarraipena egiten ari diren osasun-profesionalek. Horietatik hiru ospitaleratu egin dituzte, beste biak, ez.
Adin txikiko horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean artatzen ari dira, beste bi Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta beste bat, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean.
5 hilabete eta 9 urte bitarteko haurrak dira, eta traumatismoak, kardiopatiak, urdail-hesteetako arazoak eta gaixotasun hematologikoak dituzte, besteak beste.
Donostialdeko ESIko pediatriako profesionalek azaldu dutenez, Donostian artatutako bi pazienteek bigarren mailako lesio traumatikoak dituzte, bonbardaketa batek eragindakoak, eta ospitaleratu egin behar izan dituzte.
Bizkaian hiru haur artatu dituzte, bi Gurutzetan eta bat Basurtun. Horietako bat, jaiotzetiko kardiopatia duten adingabe bat, Gurutzetan ospitaleratu dute. Beste biek arreta medikoa jaso dute, baina ez dituzte ospitaleratu.
GAZAKO HAURRAK
Osakidetzan laguntza jasotzen ari diren Gazako haurren egoera klinikoa egonkorra da
5 hilabete eta 9 urte bitarteko adingabeek traumatismoak, sortzetiko kardiopatiak, arazo gastrointestinalak eta gaixotasun hematologikoak dituzte, besteak beste. Datozen egunetan, proba gehiago egingo dira tratamendua zehazteko.