Zallan trenak harrapatuta hildako gidaria banatzaile lanetan ari zen, ELAren arabera
Sindikatuak zabaldu dituen datuek diote aurten lanean hil diren pertsonen % 29 gidariak izan direla eta jasaten dituzten “lan erritmo altuak” salatu ditu.
Asteazkenean BI-3651 errepidean, Zallan (Bizkaia), trenbide-pasagune batean, tren batekin talka egin ostean hil zen furgonetako gidaria Amazonek azpikontratatutako banatzaile bat zen, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Langilea GRUSAR Logística y distribución SLU enpresako langilea zen, Amazonek paketeak banatzeko azpikontratatutako enpresakoa.
Sindikatuak egiaztatu duenez, 2025ean gutxienez 45 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian lanean ari ziren bitartean. Horietatik 14 garraiolariak ziren, guztizkoaren % 29.
ELAk salatu duenez, garraioaren sektoreak "lan erritmo altuak pairatzen ditu, paketeak epe zorrotzetan entregatzeko denborarekin eta lanaldi nekagarriekin". Horreen ondorioz, "istripua izateko arriskua handia" dela gehitu du, "estresa eta antsietatea direla eta".
Zallako istripua 15:00ak aldera jazo zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hasiera batean, garraiolaria Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, baina bertan hil egin zen.
Furgonetarekin talka egin ostean, trena errailetik irten zen eta errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan zuten 17:00ak arte.
Renferen C4 lineako tren-zirkulazioa ere eten egin behar izan zuten, eta Aranguren eta Balmaseda arteko errepidezko garraio-plan alternatibo bat ezarri zen, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.