EAEko jaiotza-tasak % 2,1eko igoera izan du urteko bigarren hiruhilekoan
Horrekin batera, atzerriko nazionalitatea duten amen jaiotzak totalaren % 25,3 dira Euskadin. Bereziki nabarmentzekoa da Arabako kasua, % 32,5era iristen baitira.
Euskadiko jaiotza-tasa % 2,1 igo da 2025eko bigarren hiruhilekoan, 2024ko datuekin alderatuz. Guztira, 3.286 jaiotza zenbatu dira tarte horretan, iaz baino 68 gehiago.
Lurraldeei dagokienez, Bizkaia izan da hazkundea izan duen bakarra (% 6,2); Araba eta Gipuzkoa, ordea, beherakada izan dute, % 1,5 eta % 1,6 hurrenez hurren. Zehazki, Bizkaian 1.637 haur jaio dira, Gipuzkoan, 1.136, eta Araban, 513.
Nabarmentzekoa da ere atzerriko amek izandako haur-kopurua totalaren % 25,3 dela. Lurralde historikoen arabera, Araban izan dira gehienak; hain zuzen ere, lurraldeko jaiotza guztien % 32,5 da. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, datuak antzekoak dira, % 24,4koa eta % 23,2koa. Beraz, atzerriko amek izandako haurren jaiotza-kopurua igo egin da hiru lurraldeetan.
Hilabeteka, hazkunderik handiena ekainean izan da (% 34,1); atzetik, maiatza (% 33,5) eta apirila (%32,4) daude.
Bestalde, 35-39 urte bitarteko amak dira lehen postuan, jaiotzen % 33,9rekin. Jarraian, 30-34ko taldea (% 33,7), 25-29koa (% 14,7) eta 40 edo gehiagokoak (% 11,4) dira.
Azkenik, egoera zibilari buruzko datuak 2024ko datuetan daude; hau da, ezkondutako eta ezkongabeko amek izandako haurren kopurua antzekoa da. Izan ere, orekan mantentzen da bi taldeen arteko jaiotza-tasa; alegia, % 50ean. Hala ere, bereziki aipagarria da ama ezkongabeen proportzioa handiagoa dela 25 urtetik beherakoen emakumeen artean (% 9,8).
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.