TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Anaia menesianoen biktimen komunikatua, Jainaga Auzitegi Nazionalean eta "Gaua" filmaren aurrestreinaldia

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Imagen del exdirector del colegio de Bermeo obtenida de un vídeo de EITB Media.

Bermeoko San Jose ikastetxeko zuzendari ohiaren irudia. EITBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Anaia menesianoen biktimen komunikatua: 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran Bermeoko Jose Done ikastetxean sexu-abusuak jasan zituztela salatu zuten biktimetako hiruk erreparazio-prozesua amaitzea eta kalte-ordaina jasotzea lortu dute. Hiru urte eta zortzi hilabete geroago, EITBri bidalitako adierazpen batean, amaitutzat eman dute prozesua eta "azkenean egia ezagutu dela" nabarmendu dute. 

- Jainaga Auzitegi Nazionalean: Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak eta enpresako beste bi zuzendarik Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte, armagintza sektorean aritzen den IMI Systems (Israeli Military Industries) enpresa israeldarrari altzairua legez kanpo saltzea leporatuta. Kontrabando delitua eta gizateriaren aurkako krimenetan konplize izatea leporatzen diete. 

Gaua filmaren aurrestreinaldia: Bilboko Zine Fantastikoaren atarian, PreFANT zikloan, Paul Urkijoren "Gaua" filma eskainiko dute Golem Alhondiga zinema aretoetan. Sarrera doan izango da edukiera bete arte, baina aurrez gonbidapena eskuratu beharko da leihatilan. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X