KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrautzak % 25 garestitu dira EAEn urtebetean, eta % 28 Nafarroan

Urrian % 3,3 garestitu dira EAEn, eta % 4,7 Nafarroan.

20191002142035_arrautza-huevos_
Arrautzak

Arrautzen prezioak gora egiten jarraitzen du, Euskadin % 25,1 garestitu baitira 2024ko urritik, eta % 3,3 azken hilabetean, hegazti-gripearen krisia dela medio. Nafarroan, berriz, % 28,7 garestitu dira urtebetean, eta % 4,7 urrian.

Hain zuzen ere, gehien garestitu den oinarrizko elikagaia da, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak zabaldutako datuen arabera.

Arrautzak nabarmen garestitu dira 2021etik, AEBn eta Europako hainbat herrialdetan hegaztien gripeak izan duen eraginagatik.

Horrekin lotuta, atzo, osteguna, aire zabalean ibiltzen diren hegaztiak konfinatzeko agindua eman zuten Espainiako Estatuan, hegaztien gripea prebenitzeko.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X