"Geroa eraikiz" ospatuko dute Herri Urrats 2026ko maiatzaren 10ean
Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiak "geroa eraikiz" lelopean ospatuko du 2026ko edizioa.
2026ko Herri Urrats jaiaren aurkezpena. Argazkia: Herri Urrats.
Seaskak, Iparraldeko ikastolen federazioak, 2026ko Herri Urrats jaiaren leloa eta logoa aurkeztu ditu. Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia maiatzaren 10ean ospatuko da, "Geroa eraikiz" lelopean.
Baionan gaur egindako prentsaurrekoan, Erik Etxarte Seaskako lehendakariak, Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzaileak eta Mañu Erbiti Herri Urratseko lehendakariak aurkeztu dituzte 2026ko ikastolen jaiaren berritasunak.
Festa handia, urtero bezala, Senpereko lakuaren inguruan egingo da, maiatzeko bigarren igandean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bildutako dirua Donapaleun (Nafarroa Beherea) lizeo berri bat eraikitzeko erabiliko dute.