TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-15 autobidean betiko martxan dabiltza; bi orduz egon da itxita, Areso parean, kamioi batek istripua izan du eta

Donostiarako noranzkoan egon da itxita autobidea, eta 3-4 kilometroko auto-ilarak sortu dira.

 a-15 foruzaingoa policia foral istripua accidente

A-15, gaur. Argazkia: Foruzaingoa

A-15 autobidea ia bi orduz itxita egon da Pagozelai eta Areso artean, Donostiarako noranzkoan, kamioi bat gurutzatu baita. Ondorioz, 4 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.  

14:40 inguruan izan da istripua, 137 kilometroan: kamioi artikulatu bat bidetik atera da, eta gurutzatu da. Gidaria arin zauritu da. 

Bidea itxita egon den bitartean, Foruzaingoak NA-1300 errepidetik bideratu du zirkulazioa. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X